1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
429/2025 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3541/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ekoan.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.
2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, bidezkoa bada, atzemandako akatsak zuzentzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–ALBAITARIEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Onartuak:
GARCIA ULLATE, FRANCISCO JAVIER
IRISARRI GOÑI, MARIA GORETTI
MAYORAL COSCOLIN, VICTORIANO
MENDAZA MARTINEZ DE LAPUENTE, M.ª LUISA
OTEIZA ORRADRE, PEDRO MARIA
REGALADO IZURDIAGA, FRANCISCO JAVIER
Baztertuak:
Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
AQUERRETA APESTEGUIA, MARIA YOLANDA
ARRAIZA ZORZANO, MARIA RONCESVALLES
AZABAL CASTILLO, MARIA CARMEN
BEUNZA NUIN, ROSA MARIA
BLANCO LEON, JESUS MIGUEL
CIANCA PEÑA, SILVIA MARIA
GREGORIO LOPEZ, MARIA YOLANDA
MARTINEZ LUIS, JAVIER
MIRANDA LOPEZ, ALICIA
MUNARRIZ ARDAIZ, RAQUEL
PEIRO LOPEZ, RAFAEL
PELAYO CAMPOS, MARIA PAZ
PEMAN CALVO, ANDRES
VICENTE FERRERO, ANGEL CARLOS
VILLANUEVA ALDAYA, NEREA
YUNTA GONZALEZ, JUAN RAMON
Iragarkiaren kodea: F2502322