2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta azterketa eguna eta tokia finkatzea
Antsoaingo Udaleko alkateak, 2025eko otsailaren 12an, 91/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.
Deialdiko oinarriekin bat etorriz, behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi behar da, eta oposizioko lehen ariketa egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu.
Horiek horrela, bada, legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetarako: deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.
Bigarrena.–Oposizioaldiko lehenengo ariketa egiteko eguna, ordua eta lekua adieraztea: 2025eko otsailaren 24a, 09:00etan, Antsoaingo Udal Liburutegian (Udaletxeko plaza 3, Antsoain).
Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Onartuak:
AIZPURU SAGASETA, NAIARA
ALGUERO CHIVITE, UR
ARIZALETA ROS, UXUE
AYESTARAN IJURCO, AINARA
CASTAÑOS PUENTE, GUIOMAR
DEL RIO SOLANO, ALBA
GAMIO EQUIOIZ, UXOA
GORRITI ALDAZ, NOEMI
IRAIZOZ MARTINEZ, NAIARA
IZCO BERRAONDO, MAIALEN
LÓPEZ OLAIZ, MAIDER
MENDIZABAL AGUIRRE, LEIRE
MORATO PERURENA, ITSASO
SESMA SUBERVIOLA, NAROA
VELASCO BUSTO, IDOIA
YOLDI HUARTE, GARAZI
Baztertuak: inor ez.
Antsoainen, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2502233