40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18E/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, abenduaren 4ko 99E/2024 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena.

20. osagaia: Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa.

C20 neurria. I01: langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta.

Ekimenaren kodea (CRU): C20.I01.P01. Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duen Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 99E/2024 Ebazpenari buruz –ebazpen hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 80E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen–, eta txosten hari jarraikiz, beharrezkoa da akats zuzenketa egitea dirulaguntzaren DDBN identifikazio kode zuzena adierazteko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 99E/2024 Ebazpena. Hala, honako hau dioen tokian:

"99E/2024 Ebazpena, abenduaren 4koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen deialdia: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024". DDBN identifikazioa: 801817".

Honako hau behar du:

"99E/2024 Ebazpena, abenduaren 4koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen deialdia: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024". DDBN identifikazioa: 812880".

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Akreditazio Profesionalen Atalari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 7an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2502051