1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile-gidariaren eta suhiltzaile-peoi laguntzailearen lanpostuetan suteen prebentzio eta itzaltzerako 2025eko kanpainan destinoak esleitzeko prozeduraren eta aplikatzekoak diren gainerako jarduketen aurka.
Guillermo Azkona Biurrun jaunak gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu du suhiltzaile-gidariaren eta suhiltzaile-peoi laguntzailearen lanpostuetan suteen prebentzio eta itzaltzerako 2025eko kanpainan destinoak esleitzeko prozeduraren eta aplikatzekoak diren gainerako jarduketen aurka. Halaber, Mikel Caño Ordoño jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du suhiltzaile-gidari laguntzailearen lanpostuan suteen prebentzio eta itzaltzerako 2025eko kanpaina luzeko destinoen esleipenaren aurka.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko otsailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2502395