1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 2868/2024 Ebazpenaren aurka (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 2903/2024 Ebazpenaren bidez zuzendutako ebazpena), zeinaren bidez aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak onesten baitira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza laguntzako espezialisten hogeita hamalau lanpostu gehienez ere oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sartzeko prozedura onesten duen deialdiaren ondorioz, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2980/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian (zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza laguntzako espezialisten hogeita hamalau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan), gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute María Bocos Giménez andreak, Sonia Rezusta Morillas andreak eta Lorena María Calvo Perales andreak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 2868/2024 Ebazpenaren aurka (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 2903/2024 Ebazpenaren bidez zuzendutako ebazpena), zeinaren bidez aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak onesten baitira.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko otsailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2502166