40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

405/2025 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (26/2025 prozedura arrunta).

Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuaren aurka. Foru dekretu horren bidez, arautzen da nola baloratu merezimenduak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (26/2025 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari igortzea, eta Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2502123