38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "PSFV Hibridación PE UZKITA" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Leozko udal mugartean. Espedientearen kodea: 1071-2-CE.

2024ko maiatzaren 29an, Naturgy Renovables SLU entitate sustatzaileak aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen Leozko udal mugartean (Nafarroa) "PSFV Hibridación PE Uzkita" eguzki-instalazio fotovoltaikoa (8,1 MW-ekoa) eta haren ebakuazio-azpiegiturak ezartzeko.

Eskaera berean, entitate sustatzaileak eskatu zuen proiektua jar zezatela ingurumen ukipenak zehazteko prozeduraren mende, zeina ezarrita baitago abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege-dekretuaren 22. artikuluan (errege lege dekretu horren bidez zenbait neurri hartu ziren Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, La Palma uhartea berreraikitzen laguntzeko eta beste kalteberatasun egoera batzuei aurre egiteko). Eskaera ikusita, Azpiegitura Energetikoen Atalak, 2024ko uztailaren 3an, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera bidali zuen, azter zezan.

2024ko abuztuaren 13an, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak ingurumen ukipenak zehazteko txostena eman zuen (0001-3974-2024-000105 erreferentzia duen dokumentua), eta bertan adierazten denez, "proiektuaren ezaugarriak direla-eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskinean jasota daudenetariko bat da, eta, beraz, arau horren II. tituluko II. kapituluko 2. atalean araututako ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du".

Hori guztia ikusirik, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean jartzen da 1071-2-CE espedientearen proiektua. Hona hemen espedientearen daturik garrantzitsuenak:

–Eskatzailea: Naturgy Renovables SLU.

–Deskribapena: "PSFV Hibridación PE Uzkita" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 8,1 MW-ekoa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Leozko udal mugartean (Nafarroa).

–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean egonen da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, esteka hauen bidez ere kontsultatzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-1071-2-CE

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko otsailaren 4an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2501580