38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Lehendakariaren 2025eko urtarrilaren 25eko 2025/0003 Ebazpenaren bidez, hau ebatzi da:

Ikusi da 493/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala.

Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2025ean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 28a: Obanosko jaiak.

–Abuztuaren 29a: herriko jaieguna.

–Irailaren 1a eta 2a: Obanosko jaiak.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a.

Bigarrena.–Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatean lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia. Nahitaez aritu beharko da 09:00etatik 14:30era arte; gainerako denbora egiteko malgutasuna izanen dute langileek, hautara, 07:30etik 09:00etara arte eta 14:30etik 17:00etara arte.

Langileendako onetsi den egutegian 6 ordu geratzen dira sobera. Langileek ordu horiek urtean zehar hartuko dituzte nahieran, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Kontrol sistema baten bidez kontrolatuko da langileen asistentzia. Nahitaezkoa izanen da fitxatzea lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Laugarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, bai eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean jaiegun deklaratu guztiak ere, salbu eta abuztuaren 28a, irailaren 1a eta 2a eta abenduaren 26a, horiek jaiegun izanda ere baliodunak baitira.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Batzar Orokorrari, egiten den hurrengo ohiko bilkuran".

Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Obanosen, 2025eko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2501719