38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxeko uraren goi-hornidurako tarifak 2025erako. Behin betiko onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea edateko uraren goi-hornidurako zerbitzuaren tarifak. Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta 30 egun baliodunez izan zen jendaurrean.

Ez da jasorik gelditu inongo erreklamazio, kexa edo oharren aurkezpena, eta, hortaz, aipatu aldaketak behin betiko onetsi dira.

Argitara ematen da tarifak behin betiko onesteko erabakia, eta horiek honela ezarrita gelditzen dira:

1. tarifa, udalerriak: 0,648 euro/m³.

2. tarifa, industriak eta tunelak: 0,864 euro/m³.

3. tarifa, industrietako lotunea: 401,317 euro hiruhilekoan.

4. tarifa, Leireko monasterioko berezia: 0,648 euro/m³.

Zangozan, 2025eko otsailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2501892