2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
Hiri-hondakinen bilketari dagozkion karga-tasak 2025erako
Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko abenduaren 18an eginiko bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Hasierako onarpenaren iragarkia 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an. Akordioa iragarki-taulan erakusgai egon den epean zehar ez da haren kontrako alegaziorik jaso eta, beraz, behin betiko karga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek indarrean sar daitezen publikatzen dira.
1.–Karga-tasak, 2025. urtekoak.
Bilketa tasak:
ERABILTZAILE MOTA | TARIFAREN DESKRIBAPENA | TARIFA OSOA 2025 |
ETXE ETA ETXEBIZITZAK |
1.–Etxebizitzak | Hiriguneko etxe eta etxebizitzak | 114,06 |
2.–Etxebizitza sakabanatuak | Hirigunetik kanpoko etxe eta etxebizitzak | 57,03 |
LAN BULEGOAK |
3.–Lan bulegoak eta banketxeak | Gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, bitxi-dendak, erloju-dendak, banketxeak, irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak, langile liberal, elektrizitate- eta iturgintza-instalatzaile, margolari eta gainerako langileendako lokalak | 162,36 |
MERKATARITZA |
4.–Janaririk saltzen ez duten saltokiak | | 223,59 |
5.–1 motako janari saltokiak | Barazkirik gabeko janari saltokiak eta dendak, kalez kaleko azokako postu finkoak, harategiak eta prestalekurik gabeko gozotegiak | 281,66 |
6.–2 motako janari saltokiak | Prestalekua duten gozotegiak, arraindegiak eta barazkiak dituzten janari dendak | 339,73 |
7.–3 motako janari saltokiak | Supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m² baino handiagoak) | 455,89 |
OSTATUAK ETA JATETXEAK |
8.–Tabernak, dantzalekuak eta diskotekak | Tabernak, kafetegiak, taberna duten kirol elkarteak, dantzalekuak, diskotekak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak (kanpoko bezeroak hartzen badira) | 397,80 |
8.1. Elkarteak | Gastronomi elkarteak | 238,10 |
9.–Jatetxeak | | 513,96 |
10.–Landetxeak | | 169,86 |
11.–Ostatuak eta aterpetxeak | | 455,89 |
12.–Hotelak, hostalak eta kanpinak | | 572,03 |
ZERBITZUAK |
13.–Bulego publikoak eta elizak | Udaletxea, bulego eta erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta elizak | 162,36 |
14.–Haurtzaindegiak, akademiak eta jantokirik gabeko ikastetxeak | | 276,30 |
15.–Jantokia duten ikastetxeak | | 561,14 |
16.–Egoitzak eta zahar etxeak | | 1130,81 |
17.–Guardia zibilaren kuartelak eta gasolindegiak | | 1130,81 |
18.–Anbulatorioak, osasun-etxeak eta beilatokiak | | 210,79 |
INDUSTRIA | |
19.–1 motako industriak | Industriak eta lantegiak (<30 langile) | 276,30 |
20.–2 motako industriak | Industriak eta lantegiak (30-60 langile) | 561,14 |
21.–3 motako industriak | Industriak eta lantegiak (60-150 langile) | 1130,81 |
22.–4 motako industriak | Industriak eta lantegiak (150-300 langile) | 1700,50 |
23.–5 motako industriak | Industriak eta lantegiak (> 300) | 2839,86 |
2.–Erabaki honek 2025. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta edonola ere, iragarri ondoko egunean.
3.–Hau guztia jakinarazten da behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.
Leitzan, 2025eko otsailaren 20an.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2502656