2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2024ko abenduaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 11. ordenantza fiskalaren bosgarren artikuluan (tarifak). Ordenantza horrek udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen ditu.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Villatuertan, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2501947