2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, Eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Valtierrako Udalak, 2024ko azaroaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzako aldaketa.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratu ondoren 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, eta Udalaren ediktu-taulan. Jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin, behin betiko onetsi da aldaketa Eraikuntza eta eraispenetako hondakinen gaineko fidantzak arautzen dituen ordenantzan.
Hona hemen.
Valtierran, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
VALTIERRAKO UDALAREN ERAIKIN PUBLIKOEN INSTALAZIO ETA EKIPAMENDUAK ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Xedea
1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluari eta ondokoei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aldatu baitzen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez, tasa eta prezio publikoen gaietan, aipatu legearen 100.5 artikuluari jarraikiz).
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da honako hauetako espazioak eta altzariak baliatu eta erabiltzea: Valtierrako kultur etxea, Udaletxea, Erabilera anitzeko pabiloia, Las Monjas eraikina eta La Esperanza gizarte-etxea.
Tasa hauek pertsona fisiko edo juridikoek nahiz nortasun juridikorik gabeko subjektuek ordaindu behar dituzte, baldin aipatutako udal eraikinetako espazioak erabiltzeko eskaria egiten badute, ikastaroak, mintzaldiak edo bertzelako jarduerak egiteko.
Subjektu pasiboa
3. artikulua. Ordenantza honen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak, nahiz nortasun juridikorik gabeko subjektuak, baldin zergapetzen diren kontuen onura hartzen badute.
Tarifak
4. artikulua. I. eranskinean agertzen dira aplikatuko diren tarifak; horiek espazioaren erabilera orduen arabera kalkulatuko dira, salbu eta ikastaro jarraituei dagozkienak, horietan hilabeteko tarifak aplikatuko baitira.
Diru-bilketa
5. artikulua. Udal organo eskudunak gela emateko ebazpena jakinarazten den egunean ordainaraziko da tasa; ebazpen horretan hura erabiltzeko egutegia eta ordutegia ezarriko dira.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Erabiltzeko eskabideak Herriko Etxean aurkeztuko dira, idatziz, astebete lehenago eta lotuko zaizkie honako hauek irekitzeko ordutegiei eta jadanik ezarririk dagoen programazioa: kultur etxea, Erabilera anitzeko pabiloia, Las Monjas eraikina eta La Esperanza gizarte-etxea.
Udalaren aretoen erabilerari dagokionez, hura irekitzeko ordutegitik kanpo erabiltzen ahalko dira. Horretarako giltza elektroniko bat eskatu beharko da eta 20 euroko fidantza utzi. Udaletxean giltza entregatzen denean itzuliko da fidantza.
"Bertzerik ez bada, ordenantza honen arauketak ordutegiak bete beharra dakar, baina ez ohi dira betetzen (kultur etxearen kasuan) elkarte, talde eta abarrek erabili ahal izan dezaten. Kultur Etxeko ordutegia da, astelehen, astearte eta ortziraletan, 16:00etatik 21:00etara; asteazkenetan, 15:00etatik 20:00etara eta ortzegunetan 9:00etatik 14:00etara. Programaturik dauden larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara, eta emanaldia baino ordubete lehenago eta konpainiek biltzen duten arte. Ordutegi hori alda daiteke, Udalaren eta etxezainaren artean ados jarriz gero."
7. artikulua. Inon kalterik egiten bada, erabiltzailea izanen da horren erantzulea; haren ardura da Udalaren ondare diren lokal eta tresnak ongi erabiltzea.
Arau-hausteak eta zehapenak
8. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko kontuetarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, bai eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatuari ere (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.–Indarrik gabe geldituko dira, inongo baliorik eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik hasita, honi kontra egin eta ezarrita diren maila bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan aplikatuko dira, Udalak onetsitako Ordenantza fiskal orokorra, 2/1995 Foru Legea eta horiekin bat heldu diren gainerako arauak.
Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.
I. ERANSKINA–TARIFAK
KULTUR ETXEA
| IREKITZEKO OHIKO ORDUTEGIA |
1. kategoria |
Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak | 0 euro |
2. kategoria |
Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira. | 0 euro |
3. kategoria |
Sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta horien gisako bertze entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta gizarte arlokoak ez badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik | 6 euro orduko |
4. kategoria |
Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzatutako jarduerak | 12 euro orduko |
5. kategoria: Ikastaro jarraituak egiteko erabilera |
–2. eta 3. kategorietan sartutako entitateen bidez eginak badira | 21 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean |
–4. kategorian sartutako entitateen bidez eginak badira | 30 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean |
OHIKO ORDUTEGITIK KANPOKO ERABILERAK |
Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10 euro/ordua goitituta astelehenetik ortziralera eta 15 euro/ordua larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik. |
UDALA
| EDOZEIN ORDUTEGI |
1. kategoria |
Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak | 0 euro |
2. kategoria |
Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira | 0 euro |
3. kategoria |
Sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta horien gisako bertze entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta gizarte arlokoak ez badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik | 12 euro orduko |
4. kategoria |
Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzatutako jarduerak | 24 euro orduko |
5. kategoria: Ikastaro jarraituak egiteko erabilera |
–2. eta 3. kategorietan sartutako entitateen bidez eginak badira | 42 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean |
–4. kategorian sartutako entitateen bidez eginak badira | 60 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean |
GIZARTE ETXEA
1. Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze administrazio publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0 euro.
2. Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, legearen arabera eraturik edo Udalak babestuak badira: 0 euro.
3. Sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta gisako bertze entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta gizarte arlokoak ez badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6 euro orduko.
4. –Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzatutako jarduerak: 12 euro orduko.
5. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, a) eta b) letretan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.
6. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, d) letran sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.
7. Urtebetetzeak, askotariko ospakizunak, aperitiboak eta abar: 25 euro, gehi 20 euroko fidantza, aretoak nola gelditzen diren egiaztatu ondoren itzuliko direnak.
8. Afariak eta bazkariak: 1 euro buruko, gehi 50 euroko fidantza, aretoak nola gelditzen diren egiaztatu ondoren itzuliko direnak.
Aurreko kasu guztietan, 8. puntuko jardueretan izan ezik, fidantza 20 eurokoa izanen da.
Udalak nahiz edozein partikular, elkarte edo taldek ikuskizun bat antolatzen badu, badago aukera sarrera kobratzeko; ikuskizunaren sustatzaileak izanen du kudeaketaren ardura; orobat, haren ardura izanen da sarrerak kobratzea eta aretoa erabiltzeko baldintza hoberenetan uztea.
ERABILERA ANITZEKO PABILOIA
1. Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze administrazio publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. 0 euro.
2. Udalak antolaturiko ikuskizun publikoetan, barrako zerbitzuaren aprobetxamendurako, Udalak urtero enkantea eginen du, zerbitzuak esleitzeko.
3. Elkarteek edo entitateek antolaturiko ekitaldietan, prezioa 300 euro izanen da, eta eskatzailearen ardura izanen da instalazioa ondoren garbitzea, edo 500 euro pagatu beharko ditu, eskatzaileak erabakitzen badu Udalak egitea ondoko garbiketa.
Aurreko zenbatekoak 200 euro igoko dira, fidantza jartzeko. Fidantza itzultzeko, ikusiko da zer baldintzatan itzultzen den instalazioa, erreserbaren ondoren, ea hondamenik edo edozein kalterik izan den. Betiere, baldin bada, eskatzailearen kontura izanen da konponketa.
Tasa eta bermea ordaintzetik salbuetsiko dira Valtierrako Udalarekin hitzarmena duten irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateak, sustaturiko jardueragatik onura ekonomikorik (irabazirik) eskuratzen ez bada.
Iragarkiaren kodea: L2502000