38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Tafallako Udaleko (Nafarroa) alkate udalburu Xabier Alcuaz Anduezak,

"ADITZERA EMATEN DU:

Ikusirik badirela lehorreko herri-lurren soberako loteak, lehen eskukoak, bidezko da lote horiek adjudikatzea zortzi urterako (lau ereintza), lau urterako (bi ereintza) eta soberakoetarako; hortaz, eta bat etorriz ezarrita dagoenarekin Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskaera aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra). Eskaeran delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jaso beharko dira.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan."

Tafallan, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2501948