38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Osasun-garraioko basea ezartzeko lokala, osasun-garraioari atxikitako langileak egoteko eta atseden hartzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatuta dagoena (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Transporte sanitario de Navarra Bidean SL (identifikazio fiskaleko zenbakia: B71484810).

Jarduera: lokala egokitzea osasun-garraioko basea ezartzeko, osasun-garraioari atxikitako langileak egoteko eta atseden hartzeko.

Tokia: katastroko planoko 1. poligonoa, 609. hiri-lurzatia, Zangoza. Rocaforte industrialdea, Zangoza.

Zangozan, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2502021