2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Zirkulazioari buruzko 2025eko udal zerga. Borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez aditzera ematen zaie interesdun guztiei 2025eko apirilaren 4an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga, Zirkulazioaren gaineko udal zerga, borondatez ordaintzeko epea.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko apirilaren 4an.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander), edo udal bulegoetan, kreditu txartela erabiliz.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ribaforadan, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2501684