38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jabari publikoko kontzesioaren esleipena, Oskiako Andre Maria eta Uxueko Andre Maria garajeetako jabeen erkidegoari

«Ikusi da Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko apirilaren 8an hartutako erabakia, zeinaren bidez onesten baitira kontratazio-espediente bat eta oinarrien plegua, egin dadin jabari publikoaren kontzesioa, Oskiako Andre Mariaren eta Uxueko Andre Mariaren kaleetan dagoen lurpeko aparkalekuaren erabilera pribatiborako. Orobat, ikusi da aurkeztutako eskaintza, bai eta espedientean dagoen gainerako dokumentazioa ere, eta bat etorriz Balorazio Mahaiak egindako proposamenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Kontzesioa esleitzea Oskiako Andre Maria eta Uxueko Andre Maria garajeetako jabeen erkidegoari, jarraikiz aurkeztu duten eskaintzari eta kontratua arautzen duten baldintzei.

2. Erabaki hau jakinaraztea Oskiako Andre Maria eta Uxueko Andre Maria garajeetako jabeen erkidegoari.

3. Adjudikazioa Nafarroako Kontrataziorako Atarian argitaratzea.

Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2501968