38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Bihurketa Elektrikoa eta Sareko Integrazioa Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoetan" tituluaren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2024ko irailaren 17ko erabaki baten bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2024ko irailaren 27an argitaratu baitzen 234 zenbakiko BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2024ko irailaren 20ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Bihurketa Elektrikoa eta Sareko Integrazioa Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoetan" titulua lortzeko modua ematen duen ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 23an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO "UNIBERTSITATE MASTERRA ENERGIA BERRIZTAGARRIETAN: BIHURKETA ELEKTRIKOA ETA SAREKO INTEGRAZIOA SISTEMA EOLIKO ETA FOTOVOLTAIKOETAN" TITULUAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 3500311.

Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Elektronikoa eta Telekomunikazioaren Ingeniaritza.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

45

Aukerakoak

0

Kanpoko praktikak

0

Master Amaierako Lana

15

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

SEIHILEKOA

Energia Berriztagarrietako Sistemen Teknologiak

Nahitaezkoa

16,5

1.a eta 2.a

Energia Elektrikoaren Bihurketa Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoetan

Nahitaezkoa

12

1.a

Parke Eolikoak eta Instalazio Fotovoltaikoak

Nahitaezkoa

7,5

2.a

Integrazioa Sarean

Nahitaezkoa

9

1.a eta 2.a

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

15

2.a

Iragarkiaren kodea: F2502470