38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

9/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an, 2024ko 9. aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).

GASTU-PARTIDAK:

1-23910 2260600 "Berdintasunerako Planaren jarduerak", 6.000,00 euro.

1-32610 6230000 "Musika eskolako instrumentuak", 8.000,00 euro.

1-33700-6220000, "Zenbait inbertsio Erretiratuen ostatuan", 5.000,00 euro.

1-34220-6220000, "Inbertsioa igerilekuetan", 3.000,00 euro.

FINANTZAKETA: KREDITU TRANSFERENTZIA, HONAKO PARTIDA HAUETATIK:

1-13210 1310000, "Udaltzain laguntzailearen soldata", 10.000,00 euro.

1-16500-2210000 "Argiteria publikoaren energia", 12.000,00 euro.

Mendabian, 2025eko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2501949