38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2025erako zerga-tasak

Luzaideko Udalak, 2025eko otsailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen 2025erako zerga-tasak onestea; hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari. Hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,24.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %2,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

4.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Luzaiden, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2502027