2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa
Los Arcosko Udalak, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondotik azaltzen den baso-aprobetxamendua adjudikatzeko, horretarako baimena eskuraturik Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 22ko 190/2024 Ebazpenaren bidez (Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua):
–Alepo pinuz (Pinus halepensis) osatutako lote bakarra, Los Arcosko Udalaren herri-basoko El Zobazo alderdian. Mozketa mota: bakanketa. Gutxi gorabehera 80,05 hektarea ditu, eta haren zur bolumena 3.267,10 metro kubikokoa da.
- Hasierako prezioa: 22.869,97 euro (BEZik gabe). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
- Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
- Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
- Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztu behar dira, Los Arcosko Udalaren bulegoetan (Foruen kalea 1) edo, bertzela, proposamenak aurkeztu daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietako batean (16.4 artikuluan adierazitako batean). Proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehenago.
Proposamenak irekitzea: Los Arcosko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.
Los Arcosen, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2502142