38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, 2025erako tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2024ko urriaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025ean indarrean egonen diren tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori argitara eman zen 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2025ean indarrean egonen diren tasa eta prezio publikoen aldaketa behin betiko onetsi, eta haien testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Ur-horniduraren tasak:

a) Etxeko beharretarako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,88 euro.

b) Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,93 euro.

Ledean, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2502183