38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

3/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 13an, 3/2024 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 3/2024 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2024 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 164.900,00 euro.

Aparteko kredituak

Osasun kontsultategiko atea: 14.000,00 euro.

Isuna itzultzea: 6.600,00 euro.

Kreditu-gehigarriak

Beste eraikinen batzuen mantentze-lanak 8.000,00 euro.

Iturrietako ura eta ureztapenak: 2.000,00 euro.

Berdintasun proiektuak: 2.000,00 euro.

Herriko bestetako gastuak: 60.000,00 euro.

Kiroldegiko igerilekuen mantentze-lanak: 5.000,00 euro.

Musika-banda: 600,00 euro.

Arkeologia-prospekzioak: 3.200,00 euro.

Toki-garapenerako kuotak: 1.000,00 euro.

Brigadaren aparteko orduak: 10.000,00 euro.

Langileendako familia laguntza: 1.000,00 euro.

Enplegatuen gizarte-segurantza: 30.000,00 euro.

Udalkideen joan-etorriak: 2.000,00 euro.

Zerbitzu informatikoetako kontratua: 5.000,00 euro.

Fotokopiak: 2.500,00 euro.

Bulegoko materiala (3000 euro).

Berokuntzarako gasolioa: 9.000,00 euro.

FINANTZAKETA: 164.900,00 euro.

Diru-sarrera handiagoak

Kontsultategiko aterako diru-laguntza: 10.000,00 euro.

Toki-ogasuneko Funtsetan parte-hartzea: 15.000,00 euro.

Gastua beheititurik

Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariaren ordainsaria: 8.300,00 euro.

Diruzaintzako gerakina

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 131.600,00 euro.

Lerinen, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2502150