1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
80/2025 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Untzueko, Eloko, Untzitiko, Beriaingo, Aberingo, Deikazteluko eta Alloko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen hasiera, bai eta Bidaurretako abelbideen mugapen kartografikoa ere.
Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, mugarriztatu, handitu eta ezartzea. Ahalmen horiek erabiliz, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak erabaki du hasi behar direla Untzueko, Eloko, Untzitiko, Beriaingo, Aberingo, Deikazteluko eta Alloko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen lanak, bai eta Bidaurretako abelbideen mugaketa kartografikoa ere.
Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz. Izan ere, III. kapituluko 1. ataleko 25. artikuluan (Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren esparru materiala eta funtzionala) ezartzen denez, "Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak" beteko ditu foru dekretu horretan ezarritako eskudantziak bere kudeaketa esparruari dagozkion gaietan. Gai horietako bat abelbideen kudeaketa da.
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Untzueko, Eloko, Untzitiko, Beriaingo, Aberingo, Deikazteluko eta Alloko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen lanak has daitezen, bai eta Bidaurretako abelbideen mugaketa kartografikoa ere.
2. Miren Eseverri Roda andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Ataleko burua, Foru Administrazioaren ordezkari izendatzea abelbideak sailkatzeko espedienteetan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Untzueko, Eloko, Untzitiko, Beriaingo, Aberingo, Deikazteluko, Alloko eta Bidaurretako udaletara.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Iruñean, 2025eko otsailaren 7an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2502036