38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2025erako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Lekunberriko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako bilkuran, hasiera batean onartu zituen 2025erako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Onespen-erabakia 2024ko abenduaren 24ko 260 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurrean jartzeko epea amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez denez, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Lekunberrin, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

I. ERANSKINA.–ZERGAK ETA TASAK

Zergak

Lurralde-kontribuzioa: 0,2944.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): Indize aplikagarria: %1,4.

Gainbalioa: Karga-tasa: %25.

Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean gehieneko izaeraz finkatzen diren koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntzaren sortze-aldiaren arabera.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko karga-tasa.

Tasak

Estolderia-tasa.

–Gutxieneko estolderia-tasa:

0,00 eta 20,00 m³ artean: 2,70 euro/hiruhileko.

20,01etik 40,00 m³-ra: 3,40 euro/hiruhileko.

40,01etik 66,00 m³-ra: 4,10 euro/hiruhileko.

66,01 m³ baino gehiago: 0,338 euro/m³.

Ur-horniduraren tasa.

–Etxez etxekoa:

10,01 m³-tik 66,00 m³-ra: 0,679 euro/m³.

66,01 m³ baino gehiago: 0,984 euro/m³.

Obrako ura: 1,30 euro/m³.

–Industria-ura:

0-10.000,00 m³: 1,15485 euro/m³.

10.001,00 - 25.000,00 m³: 1,912 euro/m³.

25.001,00-40.000,00 m³ 1,0751 euro/m³.

40.001,00-55.000,00 m³: 1,0670 euro/m³.

55.001,00 m³ baino gehiago: 1,0031 euro/m³.

–Hartuneagatiko tasa:

Etxez etxe: 130,00 euro.

Industriala: 300,00 euro.

Orubeak garbitzeko eta mantentzeko tasak.

Belarra mozteagatiko tasa: 0,5 euro/m².

Garbiketa-tasa: 1,00 euro/ m².

Ordezko exekuzioa: %150eko igoera.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak eta bestelako aprobetxamendu bereziak instalatzeko tasak.

I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak eta beste erabilera/aprobetxamendu batzuk.

Tasa kontzeptu hauen batura izango da:

Baimen edo aprobetxamendu baimendu bakoitzeko: 50,87 euro.

Tokiko jabari publikoa benetan erabiltzeagatik: 0,09 euro/m² eguneko.

II. epigrafea. - Aldamioak instalatzeko, materialak edo zura biltzeko eta antzeko beste instalazio batzuetarako lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

Urteko baimen bakoitzeko: 100 euro.

III. epigrafea.–Tokiko jabari publikoan plakak, bateriak edo energia berriztagarriak sortzeko, biltegiratzeko, banatzeko eta/edo garraiatzeko beste sistema batzuk instalatzeko erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

Tokiko jabari publikoa benetan erabiltzeagatik: 0,01 euro/m² eguneko.

Lehenengoa.–Arestian aipatutako tarifen artikulu eta eranskinek ordezten dituzte beren homologoak, dagozkien ordenantzetan jasota daudenak, eta indargabetuta geratuko dira ordenantzei aurka egiten dietenean.

Bigarrena.–Akordio hau 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ordenantza fiskalak aldatutzat joko dira erabaki honen eraginpean dauden guztian, 2025eko urtarrilaren 1etik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2502099