2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
Aldaketa, Oinezkoen eremuetan ibilgailuen sarbide eta aparkatze mugatua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Xabierko Udalak, 2025eko otsailaren 6an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Xabierko oinezkoen eremuetan ibilgailuen sarbide eta aparkatze mugatua arautzen duen ordenantzan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Xabierren, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.
Iragarkiaren kodea: L2502097