38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentzia ematea. Aldaketa. Erregai likidoen hornidurarako biltegiratzea

Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia bat eman dela, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak (foru lege hori argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an):

Lizentzia eman den eguna: 2025eko otsailaren 6a.

Sustatzailea: Storopack España SL.

Bigarren mailako jarduera: erregai likidoen hornidurarako biltegiratzea.

Tokia: Badostain kalea 22, 1. poligonoko 320. lurzatia, Uharte.

Uharten, 2025eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2502046