38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2024ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzak arautzen dituen tasen tarifak aldatzea.

Espedientea jendaurrera atera zen, 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 24koan, eta udal honetako iragarki-taulan argitaratu baitzen.

2025eko otsailaren 7an amaitu den jendaurreko erakustaldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aldaketa hori behin betiko onartutzat ulertzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235 artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betikoz onartutako aldaketaren testua argitaratzen da.

Goizuetan, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifak.

Lurrean ehorztea:

–Goizuetan erroldatuak: 732,05 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

–Goizuetan ez erroldatuak: 915,06 euro.

Lurreko desobiratzeak:

–Goizuetan erroldatuak: 732,05 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

–Goizuetan ez erroldatuak: 915,06 euro.

Iragarkiaren kodea: L2502149