38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2025. urteko lan-egutegia

Goizuetako Udalak, 2025eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen erabakiaren testu osoa:

Ikusirik, Gizarte Ekonomiaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zela.

Ikusirik 901/2024 Ebazpena, abenduaren 11koa, Gizarte Ekonomiaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko tokian tokiko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Udalbatzak honako hau erabaki du aho batez:

1. Goizuetako Udaleko langileen 2025eko lan-egutegia onartzea. Jaiegun gisa ezarriko dira, eta udal-bulegoak itxita egongo dira egun hauetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 4a: Inauterietako asteartea. Tokiko jaia.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko Astelehena.

–Maiatzaren 1: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16, 17 eta 18 Herriko jaiak.

–Abuztuaren 28a: San Agustin Eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Gabonak.

2. Baliogabeak izanen dira, 2025.urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta akordio honen lehenengo xedapenean adierazitako jaiegunak. Aldiz, baliozkoa kontsideratuko da epea kontatzeari buruz, abuztuaren 28a.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.

Goizuetan, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2502148