2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako
Galarko Udalak, 2024ko abenduaren 16an egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2025erako, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:
ZERGAK
–Lurraren kontribuzioa: ehuneko 0,165eko tasa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 indizea.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarentzat tasa %5 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: aplikatzea martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako koefienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
TASAK
Indarrean dauden gainerako tasak eta prezio publikoak bere horretan gelditzen dira.
Getze Galarren, 2025eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2502083