2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga kobratuko dela.
Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2025eko martxoaren 4tik apirilaren 4ra, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko apirilaren 4an kargatuko dira.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahalko dira CaixaBanken, Nafarroako Rural Kutxaren eta Banco Santanderren edozein bulegotan, aipatutako borondatezko epean eta dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).
Funesen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Ignacio F. Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2501723