38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROLGO KONTZEJUA

2025eko tasak eta prezio publikoak

Figarolgo Kontzejuak, 2024ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak. Espedientea ikusgai egon zen hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko Idazkaritzan argitaratu ondoren, herritarrek nahiz interesdunek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten.

Ez da aurkeztu ez erreklamaziorik ez alegaziorik; beraz, onetsitzat jotzen da.

2025EKO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Nitxoak: 30,00 euro.

Herri-lurrak: enkanteko prezioa.

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren itzulketa: Itzulketa, Zarrakazteluko Udala.

1.–Zerbitzuak:

Traktorea, atoiarekin eta gidariarekin (euro/ordua): 35 euro.

Sega-makina, gidariarekin (euro/ordua): 35 euro.

Sorgailua (euro/eguna) - gasolinarik gabe: 35 euro.

Sorgailua (euro/egun erdia) - gasolinarik gabe: 20 euro.

Hormigoi-makina edo atoia (euro/eguna): 30 euro.

Hormigoi-makina edo atoia (euro/egun erdia): 20 euro.

Eskuzko sega-makina orduko: 25 euro.

Erradiala, soldagailua, mailua (egun erdia): 25 euro.

Aldamioak eta eskailerak: doan.

Dantza aretoa alokatzea, erroldatuentzat: 200 euro. Fidantza: 400 euro.

Mahai eta eserlekuen fidantza: 150 euro.

Dantza aretoa alokatzea, erroldatu gabeentzat: 400 euro. Fidantza: 800 euro.

Mahai eta eserlekuen fidantza: 300 euro.

Mahai bat eta bi aulki alokatzea (eguna): 30 euro. Fidantza: 30 euro.

2.–Igerilekuetako abonamenduen eta sarreren prezioa, 2025. urterako:

Haurren eguneko sarrera (7-11 urte): 4 euro.

Gazteen sarrera (12-16 urte): 6 euro.

Helduen eguneko sarrera (17 urtetik aurrera): 6 euro.

Erretiratuen eta pentsiodunen eguneko sarrera: 4 euro.

Denboraldiko abonamenduak haurrentzat (7-11 urte): 35 euro.

Denboraldiko abonamenduak gazteentzat (12-16 urte): 47 euro.

Denboraldiko abonamendua, helduentzat (17 urtetik aurrera): 65 euro.

Erretiratuen, pentsiodunen eta minusbaliotasuna dutenen denboraldiko abonamendua: 35 euro.

Hamabostaldiko abonamendua (12-16 urte): 37 euro.

Hamabostaldiko abonamendua (17 urtetik aurrera): 45 euro.

Figarolen, 2025eko otsailaren 7an.–Kontzejuko burua, Javier Felipe Aznar.

Iragarkiaren kodea: L2502010