38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANOKO KONTZEJUA

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko urriaren 9an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza batean. Ordenantzak, hain zuzen, herri-larreen aprobetxamendua arautzen du Elkanoko mugartean. Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari. Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elkanon, 2024ko urriaren 16an.–Kontzejuko burua, Dimas Javier Nieto Gorostidi.

Iragarkiaren kodea: L2502084