38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2025eko diru-bilketarako egutegia

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitara ematen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2025eko egutegia, 2024ko abenduaren 20ko osoko bilkuran onetsia.

ZERGA

ORDAINTZEKO EPEA

ORDAINAGIRIA KARGATZEKO DATA, HELBIDERATUA BADAGO

Herri-lurrei eta errentamenduei buruzko zerga

Martxoa

2025-03-31

Zirkulazioari buruzko zerga (trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga)

Apirila

2025-04-30

Kontribuzio zerga: seihilekoa

Ekaina

2025-06-30

Abendua

2025-12-15

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ)

Azaroa

2025-11-16

Bando-iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, ez da udal zergak kobratzeko abisua igorriko paperean. Beraz, herritarrei eskatzen diegu datak gogora ditzaten gastuen aurreikuspena egiteko.

Ordainagiriak kontsulta daitezke www.barasoain.net herritarren karpetan edo Udalaren Idazkaritzan.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitara ematen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2025eko egutegia, 2024ko abenduaren 20ko osoko bilkuran onetsia.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Barasoainen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2501681