38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Barasoaingo Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2025eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 71/2024 Foru Agindua, azaroaren 21ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia onesten duena (abenduaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen) eta 112/2024 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez zehazten baitira epeen zenbaketarako baliogabeak izanen diren egunak, Nafarroako Foru Komunitatean, 2025. urtean, zehazki, honako hauek: larunbat eta igande guztiak, eta 2025eko urtarrilaren 1a eta 6a, apirilaren 17a, 18a eta 21a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, eta abenduaren 3a, 8a eta 25a (aipatu foru dekretua 2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan).

Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2025. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro (herriko jaia).

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome (herriko jaia).

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, 2025eko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2501678