38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

2025erako zerga-tasak

Azueloko Udalak, 2025eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.

2025eko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean izanen diren karga-tasak onestea:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

Azuelon ekonomia-jardueren gaineko zerga Acciona eta Berrueza enpresei baino ez zaienez ordainarazten, aztertuko da zerga hori jaso daitekeen dagokion indizea aldatuz.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14ko karga-tasa.

Onestea, zerga horretarako, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, jarraikiz Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei.

–Partikularrek sustatutako jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza-zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

Bigarrena.

Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

Azuelon, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2501992