2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketa, lurraren gaineko kontribuzioaren 2025erako zerga-tasan. Behin betiko onespena
Arguedasko Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat lurraren gaineko kontribuzioaren 2025erako zerga-tasan.
Iragarki hori 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako epea iraganik inork aurkeztu gabe espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik, behin betiko onetsitzat jo da aldaketa hau:
Lehenengoa.–Bere horretan uztea %0,25eko karga-tasa 2025erako, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.
Arguedasen, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2502117