2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
2024ko 1., 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2025eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, 2024ko aurrekontuaren 1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten dira aurrekontu-aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatzen da, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1.–Kreditu-gerakina sartzea.
1 5220 6220002 Premiazko neurriak gauzatzea erortzear dauden eraikinetarako: 78.626,00 euro.
Finantzaketa:
1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 78.626,00 euro.
2.–Aparteko kreditua:
1 9200 1200202 Administrari laguntzailearen kalte-ordaina: 12.964,68 euro.
Finantzaketa:
1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 12.964,68 euro.
3.–Transferentzia positiboak:
1 1722 1310001 Oihaneko lanetako langileen ordainsaria: 694,53 euro.
1 9200 46300 Sakanako Mankomunitatea: Gastu orokorretako kuotak: 10.627,93 euro.
1 3340 1210002 Aisialdiko eta denbora libreko begiraleen ordainsariak: 1.400,00 euro.
Finantzaketa:
1 1621 46300 Sakanako Mankomunitateko zabor bilketa: -12.722,46 euro.
4.–Transferentzia positiboak:
1 1612 61902 Etxarrengo sareetako eta zoladurako obra: 505.749,58 euro.
Finantzaketa:
1 1812 62901 Uraren kudeaketa digitalizatzeko proiektua: -250.000,00 euro.
1 1521 62200002 Arakil etxebizitza proiektua: -235.749,58 euro.
1 1540 64000 Hirigintza-plangintzako gastuak: -20.000,00 euro.
5.–Transferentzia positiboak:
1 9200 16000 Langileen gizarte segurantza: 18.500,00 euro.
Finantzaketa:
1 1611 46300 Sakanako Ur Mank./ur mailegua: -18.500,00 euro.
Arakilen, 2025eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2502182