2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, Ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2025eko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ordenantza fiskal orokorra aldatzea.
"Ikusirik Ordenantza fiskal orokorra aldatzeko espedientea.
Ikusirik Berdintasuneko, Euskarako eta Zerbitzu Orokorretako Informazio Batzordearen aldeko irizpena, 2025eko urtarrilaren 22koa.
Horiek horrela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea Ordenantza fiskal orokorraren aldaketa.
2. Espedientea jendaurrean jartzea 30 egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ulertuko da ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1.c) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Orduan, ordenantza aldatuaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Antsoainen, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2501865