4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
9801-2024 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 6. artikuluaren 1. eta 2. apartatuei dagokienez, Espainiako Konstituzioaren 23.2 eta 14. artikuluak ustez urratzeagatik. Foru lege horren bidez presako neurriak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko
Konstituzio Auzitegiak, 2025eko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 9801-2024 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 180-2023 prozedura arruntean planteatutakoa, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 6. artikuluaren 1. eta 2. apartatuei dagokienez, Espainiako Konstituzioaren 23.2 eta 14. artikuluak ustez urratzeagatik (foru lege horren bidez presako neurriak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko), eta bestalde, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1 c) artikuluan xedatutakoarekin bat, beretzat hartzea arazo horren ardura.
Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, 180-2023 prozedura arruntean alderdi direnak auzitegi honetan pertsona daitezke, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean.
Madrilen, 2025eko urtarrilaren 28an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Alfonso Pérez Camino.
Iragarkiaren kodea: J2501397