37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025. urteko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurrean egon eta gero, 2025. urteko aurrekontu arruntaren eta hura betearazteko oinarrien aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onartutzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat etorriz.

Aipatutako legeak bete asmoz, aurrekontuaren laburpen hau argitara ematen da:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 617.300,00 euro.

2. kapitulua.–Ohiko ondasun eta zerbitzuak erostea: 83.795,00 euro.

4. kapitulua.–Ohiko transferentziak: 40.250,00 euro.

Gastuak, guztira: 741.345,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 49.100,00 euro.

4. kapitulua.–Ohiko transferentziak: 692.245,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 741.345,00 euro.

Etxalarren, 2025eko otsailaren 7an.–Lehendakaria, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2502015