37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko plantilla organikoa 2025eko ekitaldirako, zeina beherago azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena. Mankomunitateko Kideen Batzarrak hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, 2024ko abenduaren 18an, eta argitaratu zen 2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

LANPOSTUA

LANPOSTU KOPURUA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO­EGOERA

BALDINTZAK

Administrari-ofiziala

(1)

C

Oposizio-lehiaketa

Maila: %12

Lanpostua: %23

Jardunean

Euskara jakitea: C-1 maila

Lanaldi osoa (%100)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

D

Oposizio-lehiaketa

Maila: %12

Lanaldiaren luzapena: %10

Arriskua: %10

Hutsik

Euskara jakitea: B-2 maila

Lanaldi osoa (%100)

Izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZERBITZ.
NOIZTIK
ONARTUAK

ADMINISTRAZIO­EGOERA

BALDINTZAK

Elizalde Lallana, Amaiur

Administrari-ofiziala

C

Oposizio-­lehiaketa

2017-04-28

Jardunean

Euskara jakitea: C-1 maila

Lanaldi osoa (%100)

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Gaur egungo plantillan izan daitezkeen hutsuneak bete behar direnean edo obra eta zerbitzu jakin batzuk egin behar direnean, edo gisako kasuetan, erabiliko dira kasuan kasuko deialdien ondoriozko zerrendak, jarraikiz ekainaren 15eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.a) artikuluari (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Erripan (Odieta), 2025eko urtarrilaren 31n.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2502070