2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko otsailaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.
Espediente horiek Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzakete.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ezkarozen, 2025eko otsailaren 11n.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2502120