2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko otsailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Epe hori iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Villatuertan, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2502156