2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2025eko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat 2025eko plantilla organikoan.
Hasiera batez onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, datako egunetik hasita, Mankomunitateko udaletako bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorri uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235., 271. eta 272. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Valtierran, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2502192