37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urraulgoitiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Urraulgoitin, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.

Iragarkiaren kodea: L2501256