2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hirigintza Gerentziaren 2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2025eko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 06-FEB-25 (3/CU).
«Iruñeko Udalak, 2024ko azaroaren 28ko osoko bilkuran (5/CU), erabaki zuen hasiera batez onestea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren plantilla organikoa, eta 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an. Jendaurrean egoteko epea igarota, ikusi da honako hauek alegazioak aurkeztu dituztela: Sonia Osinaga Nuinek, 2024ko abenduaren 26an; Milagrosa Goñi Lezak, 2025eko urtarrilaren 8an; eta Marta Peñuelas Sánchezek, 2025eko urtarrilaren 14an. Horiek horrela, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako letraduak 2025eko urtarrilaren 30ean alegazioei buruz emandako txostenarekin, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Ezestea Sonia Osinaga Nuinek jarritako alegazioa. Izan ere, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan plantilla organikoak izan behar duen edukia arautzen da, eta haren arabera ez da nahitaezkoa plantillan sartzea borondatezko eszedentzian (lanpostuaren erreserbarik gabe) dauden funtzionarioak. Bestalde, legegintzako foru-dekretu beraren 20. artikuluan, "funtzionarioen izenen zerrenda, abenduaren 31n" deritzon agiria arautzen da, eta agiri hori eta orain izapidetzen ari dena ez dira tresna bera. Txostenean argitzen da, orobat, orain hizpide duguna ez dela antolamenduko bigarren tresna hori, baizik eta plantilla organikoaren jendaurreko fasea.
Edonola ere, alegazio-egileari aitortzen zaio Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako funtzionarioaren izaera. Esan bezala, borondatezko eszedentzian dago, lanpostuaren erreserbarik gabe.
2. Ezestea Milagrosa Goñi Lezak jarritako alegazioak "administrari laguntzaile"en plazak "administrari-ofizial"en plaza bilakatzeari buruz. Izan ere, bai Iruñeko Udala bai Udaleko Hirigintza Gerentzia autoantolaketarako ahalaz baliatu dira "administrari laguntzaile"en plazak "administrari-ofizial"en plaza bilakatzeko prozesua gauzatzeko. Hori guztia agiri honen 3. eranskinean dago arrazoitua.
Plantilla organikoaren gaineko kontsulta eta negoziazioa egin dira Negoziazio Mahaian.
Plazak okupatzen dituztenak funtzionarioak izan ala ez, plaza horiek aldatzeko aurreikusita dauden mekanismoak aldatu egiten dira. Egun funtzionarioek betetzen dituzten plazetan, aldaketa eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren 15. artikuluko 6. apartatuan ezarritakoari jarraikiz. Funtzionarioek betetzen ez dituztenak, aldiz, C mailako administrari-ofizial lanpostu bilakatzearekin bat amortizatuko dira, eta beteko dira sartzeko prozesu arrunt baten bidez.
Alegazio-egileak dituen eskubide zehatzei dagokienez (Hirigintza Gerentziako funtzionarioa da eta borondatezko eszedentzian dago, lanpostuaren erreserbarik gabe), eskubide horiek ez dira azaldutako antolaketa-mekanismoak abiarazteko oztopo. Are gehiago, mekanismo horiek ez dituzte urratzen haren eskubideak. Izan ere, alegazioa jarri duen funtzionarioak bi bide izanen ditu bere eskubidea baliatzeko: batetik, plazaren aldaketa agin aurretik deituko den lekualdatze-lehiaketan parte hartzen ahalko du (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren 15. 6 artikuluan xedatutakoaren arabera eginen da aldaketa) edo, bestela, bere plazara itzultzeko eskaera egin. Dena den, plazara itzuli ahal izateko, plaza ezinen da egon sartzeko deialdirako gordetako plazen artean.
Bestalde, alegazioan baimena eskatu du plazak aldatzeko prozeduran parte hartzeko aurretik zerbitzu aktibora itzuli gabe. Afera hori ebaztea ez dagokio aldez aurreko alegazioen prozedura honi, baina jakin dezan aurreratzen diogu ezin izanen duela hori egin, hala xedatuta baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren 15.1 artikuluan (parte hartzeko baldintzak).
3. Ezestea honako hauek aurkeztutako alegazioak: Marta Peñuelas Sánchez, Ignacio Arrieta Elía, M.ª Eugenia Azcona Mendizábal, Soledad Castiella Ramírez, Victoria Cortijo Gómez, Juan Fermín Ibarrola Labiano, José Ignacio Iribarren Berrade, Enrique Maya Miranda, Javier Recalde Equiza, Isabel Rojo Barrios, José Luis Salinas Garralda, Jorge Torrents Lizar, Luis Zapata Ibáñez eta Sara López Lagunas. Izan ere, osagarri berri bat ezartzeko edozein lanpostutan, hura behar bezala deskribatu behar da, aldaketa justifikatzeko oinarri gisa har dadin. Antolaketako azterlanak eginen dira, lanpostuak zehatz-mehatz eta modu objektiboan definitzeko, eta horiek egin ahala baloratuko dira analisi horretan justifikatutako ordainsarien igoerak. Gaur egun ez da beharrezkotzat jotzen aldaketarik egitea lanpostuko ordainsari osagarrietan.
4. Behin betiko onestea Hirigintza Gerentziaren 2025eko plantilla organikoa.
5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Erabaki hau jakinaraztea Sonia Osinaga Nuini, Milagrosa Goñi Lezari eta Marta Peñuelas Sánchezi.»
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
1. ERANSKINA.–IRUÑEKO UDALEKO HIRIGINTZA GERENTZIAKO 2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
LANPOSTUAK | OSAGARRIAK (%) |
KOPURUA | KODE OROKORRA | LANPOSTUA | ARAUB. | MAILA | ESKLUS. | BATERAEZ. | LANPOSTUA | 9/92 FL | 318/04 FD | O.B.ak ERABAK. 07/09/21 | 19/2008 FD |
(1) | 600.001 | Kudeatzailea | Bit. lang. | - | (0) | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | |
1 | 600.002 | Kudeatzailearen albokoa | Bit. lang. | - | (0) | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | |
1 | 603.001 | Planeamendu Zerbitzuko zuzendaria | Bit. lang. | - | (0) | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | |
1 | 603.002 | Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria | F | - | (0) | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | |
1 | 603.003 | Hirigintza Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria | Bit. lang. | - | (0) | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | |
2 | 100.001 | Letradua | F | A | (55) | | 25 | | | 1,16 | 3,72 |
6 | 100.002 | Goi mailako arkitektoa | F | A | | (35) | | | 2 | 1,16 | 3,72 |
1 | 100.003 | Zuzenbideko lizentziaduna edo graduduna | F | A | | (35) | | | 2 | 1,16 | 3,72 |
1 | 100.004 | Ekonomiako lizentziaduna edo graduduna | F | A | | (35) | | | 2 | 1,16 | 3,72 |
1 | 130.000 | Kontu-hartzaile delegatua | F | A | (55) | | 18 | | 2 | 1,16 | 3,72 |
1 | 200.002 | Zuzendaritza Teknikoko arduraduna | F | B | | (35) | 30 | | 2 | 1,16 | 3,57 |
4 | 200.003 | Arkitekto teknikoa | F | B | | (35) | | | 2 | 1,16 | 3,57 |
1 | 300.003 | Administrazio Unitateko arduraduna | F | C | (55) | | | 12 | 4 | 1,16 | 3,36 |
7 | 300.001 | Administrari-ofiziala | F | C | | | (5,68) | 12 | 4 | 1,16 | 3,36 |
2 | 300.002 | Delineatzailea | F | C | | | | (12) | 4 | 1,16 | 3,36 |
2 | 400.001 | Administrari laguntzailea | F | D | | | 18 * | (12) | | | |
(*) Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen hitzarmen kolektiboa (2017-2019). |
Zuzendaritza lanpostuak, izendapen askekoak, eta 57/2003 Legean eta 11/2004 Foru Legean jasotzen direnak.
Honako zuzendaritza lanpostu hauek bitarteko langileek beteko dituzte eta libreki izendatu eta kentzekoak izanen dira:
–Arduraldi esklusiboko kudeatzaile bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko arloko zuzendari baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
–Kudeatzailearen alboko pertsona bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
–Planeamendu Zerbitzuko zuzendari bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
–Hirigintza Kudeaketa Zerbitzuko zuzendari bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
Honako lanpostu hau karrerako funtzionarioek beteko dute eta libreki izendatu eta kentzekoak izanen dira:
–Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuko zuzendari bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
2. ERANSKINA.–LANGILEEN IZEN-ZERRENDA, EGUNERATURIK
ENPLEGATUAREN IZEN-DEITURAK | MAILA | GRADUA | KODE BERARIAZKOA | LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA | ADMINISTRAZIOEGOERA |
Pilar Pardo Solano | | (1) | 600.001 | Kudeatzailea | Izendapen askea |
M.ª Aranzazu Burusco Salón | | (5) | 600.002 | Kudeatzailearen albokoa | Izendapen askea |
Xabier Urtiaga Elguezua | | (1) | 603.001 | Planeamendu Zerbitzuko zuzendaria | Izendapen askea |
Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta | | (6) | 603.002 | Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria | Izendapen askea |
Amaia Anaut Izco | | (4) | 603.003 | Hirigintza Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria | Izendapen askea |
María Pilar Gay-Pobes Vitoria | A | (5) | 100.001-1 | Letradua | Jardunean |
M.ª Victoria Borja Etayo | A | (5) | 100.001-2 | Letradua | Zerbitzu bereziak |
Rebeca Sánchez Ruiz | A | (4) | 100.001-2 | Letradua | Bitarteko atxikipena |
M.ª Eugenia Azcona Mendizabal | A | (6) | 100.002-1 | Goi mailako arkitektoa | Bitarteko atxikipena |
Isabel Rojo Barrios | A | (3) | 100.002-2 | Goi mailako arkitektoa | Bitarteko atxikipena |
Marta Peñuelas Sánchez | A | (5) | 100.002-3 | Goi mailako arkitektoa | Jardunean |
Javier Recalde Equiza | A | (4) | 100.002-4 | Goi mailako arkitektoa | Jardunean |
Jorge Torrents Lizar | A | (3) | 100.002-5 | Goi mailako arkitektoa | Bitarteko atxikipena |
M.ª Soledad Alegria Ezquerra | A | (4) | 100.003-1 | Zuzenbideko lizentziaduna edo graduduna | Jardunean |
M.ª Aranzazu Larumbe Balda | A | (3) | 130.000-1 | Kontu-hartzaile delegatua | Bitarteko atxikipena |
Cristina Cerdán Los Arcos | B | (5) | 200.003-1 | Arkitekto teknikoa | Zerbitzu bereziak |
Amaia Anaut Izco | B | (4) | 200.003-2 | Arkitekto teknikoa | Zerbitzu bereziak |
Gorka Salaberria Sorondo | B | (2) | 200.003-2 | Arkitekto teknikoa | Administrazio-kontratuduna |
Berta Suescun Erro | B | (4) | 200.003-3 | Arkitekto teknikoa | Jardunean |
Amaya Pérez de Larraya Remón | B | (1) | 200.003-4 | Arkitekto teknikoa | Administrazio-kontratuduna |
Carlos Javier Baos Ania | C | (4) | 300.001-1 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
Inés Dominguez Sasal | C | (3) | 300.001-3 | Administrari-ofiziala | Eszedentzian |
Antonia Foronda Ortiz | C | | 300.001-3 | Administrari-ofiziala | Bitarteko atxikipena |
Manuel Ramos Cuellar | C | (4) | 300.001-4 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
Igor Ripa Salvide | C | (3) | 300.001-5 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
José María Sabalza Beaumont | C | (6) | 300.002-1 | Delineatzailea | Jardunean |
Javier Altadill Argain | C | (5) | 300.002-2 | Delineatzailea | Jardunean |
María Aranzazu Burusco Salón | D | (5) | 400.001-6 | Administrari laguntzailea | Zerbitzu bereziak |
Patxi Xabier Latorre Hurtado | D | | 400.001-7 | Administrari laguntzailea | Jardunean |
3. ERANSKINA.–Amortizatu, birmoldatu edo sortutako lanpostuen zerrenda
Amortizaturik edo birmoldaketaren ondorioz iraungi beharreko lanpostuak
"Administrari"aren lanak eboluzio bat izan du Hirigintza Gerentzian eta Iruñeko Udalean. Eboluzio hori lotuta egon da administrazioak kudeatzen dituen prozesuak gero eta gehiago digitalizatzeko joerari, batetik, eta lanaren progresioari, bestetik. Horiek horrela, bada, ez du zentzurik figura hori mailatan bereizteak eta uste da C mailako administrari-ofizial batek egin behar duela administrazio-lan hori.
Hauek dira aldatuko diren lanpostuak:
- 400.001-1 plaza (administrari laguntzailea) 300.001-6 plaza (administrari-ofiziala) bilakatuko da.
- 400.001-3 plaza (administrari laguntzailea) 300.001-7 plaza (administrari-ofiziala) bilakatuko da.
Ez da aurreikusten lanposturik amortizatzea edo sortzea plantillan.
4. ERANSKINA.–IRUÑEKO UDALEKO HIRIGINTZA GERENTZIAREN ARAU OSAGARRIAK
1. Delineatzaileen lansaria B mailari dagokiona da, gehi lanpostuko osagarria, maila horren gaineko %12koa, zeina heldu baita, mailari dagokionez, Nafarroako Lan arloko 2. epaitegian 1998ko azaroaren 9an emandako epaiaren ondorioz, eta, osagarriari dagokionez, Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 1998ko abenduaren 4an hartutako erabakiaren ondorioz.
2. Hirigintza Gerentzian zerbitzuak ematen dituzten langileen artetik izendatuko da Hirigintza Gerentziako Kontseiluko idazkaria. Horretarako, ezinbesteko baldintza izanen da pertsona hori lanpostu baten titularra izatea, eta lanpostu horretarako beharrezkoa izatea Zuzenbideko gradua edo lizentziatura izatea. Eginkizun hori betetzeko ordezkapenak, halaber, betekizun berberak dituzten pertsonek eginen dituzte.
Gerentzia Kontseiluko Idazkaritzaren eginkizuna izendapen askeko kargudun batek betetzen ez badu, lanpostuaren osagarria %10 gehituta ordainduko da. Ordezkapenak egiten diren aldian, modu berean ordainduko dira.
Iragarkiaren kodea: L2502118