Iragarkia
37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
14287E/2024 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi bat onesten duena babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra haien funtzionamenduan laguntzeko. Bi kasuetan, deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea. DDBN identifikazioa: 806133.
Babes zibila zerbitzu publiko bat da, eta helburua du arrisku larrietan, hondamendietan edo lazeria publikoetan pertsonak eta ondasunak babestea, pertsonen ondasunak, segurtasuna eta bizia arriskuan badaude. Zerbitzu publiko hori antolatzen, jarduten eta betetzen bateko eta besteko administrazio publikoek hartzen dute parte, baita herritarrek ere, bete beharrekoak konplituz eta borondatezko laguntza emanez.
Sistema publiko hori multzo egituratu eta koordinatua da, larrialdi egoeretan arreta eta laguntza materiala emateko orduan ahalegin publikoak eta pribatuak bateratzen dituena. Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 39. eta 39 bis artikuluetan aurreikusten da sistema hori, eta, besteak beste, babes zibileko boluntarioen toki erakundeek parte hartzen dute, kontuan hartu gabe udal taldeak diren, hau da, udalek sortutako berezko nortasun juridikorik gabeko toki erakundeak edo, aldiz, nortasun juridiko berezitua duten toki elkarteak diren.
Azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak babes zibilaren eta larrialdien arloetan dituen zerbitzuak kudeatzea.
2021eko maiatzaren 28an babes zibilari buruzko lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zen Barne Zuzendaritza Nagusiaren eta Cintruenigoko, Milagroko eta Tuterako udalen artean, herri horietako babes zibileko boluntarioen udal taldeentzat. Era berean, Barne Zuzendaritza Nagusiak eta Sartagudako babes zibileko boluntarioen toki elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2021eko apirilaren 28an, elkarte hori Nafarroako babes zibilaren sistemari atxikitzeko.
Hitzarmen horien ondorioz, Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bidez, konpromisoa hartu du babes zibileko boluntarioen toki erakunde horien jarduerak diruz laguntzeko, gastu arruntak eta inbertsioak finantzatzen dituzten dirulaguntzen bidez, baldin eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuaren jarraibideen arabera beharrezkotzat jotzen badira babes zibileko boluntarioen toki erakundeen eta haien instalazioen funtzionamendurako edo hobekuntzarako.
Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarrita dago. Artikulu horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko dituela. Horrela, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuragai izanen dituzte, eta segurtatuko dira publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kontrolaren printzipioak.
Babes zibileko boluntarioen toki erakunde horien jarduera etenik gabe garatzen da denboran zehar, gertatzen diren larrialdien eta eman behar dituzten zerbitzuen arabera; hortaz, jarduera hori ez dagokio aurrekontu-ekitaldi jakin bati. Horrenbestez, beharrezkoa da Nafarroako udalei eta babes zibileko toki elkarteei ematen zaizkien dirulaguntzen araubidea arautzen duten oinarriak ezartzea eta argitaratzea, aurretiko tramitazioaren bidez, babes zibileko boluntarioen toki erakundeen funtzionamendu normala eta etengabea bermatuko duten mantentze-lanak eta inbertsioak egiteko, dirulaguntza horietan publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kontrolaren printzipioak betetzen direla bermatuz, baita administrazio emaileak finkatutako helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia ere.
Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntza deialdi bat onestea babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdiaren oinarriak ebazpen honi atxiki zaizkio eranskin gisa.
2. 120.000,00 euroko gastua baimentzea, kreditu egokia eta nahikoa izatearen baldintzarekin, ondoren aipatzen diren xehetasunekin:
- 94.000,00 euro, 2025. urtean Nafarroako 2024ko aurrekontu orokorretako partida honen baliokidea izanen den partidaren kargura: F43001 F4400 4609 134100, "Babes zibileko toki entitate eta erakundeentzako dirulaguntzak".
- 26.000,00 euro, 2025. urtean Nafarroako 2024ko aurrekontu orokorretako partida honen baliokidea izanen den partidaren kargura: F43001 F4400 7609 134100, "Babes zibileko toki entitate eta erakundeentzako dirulaguntzak".
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Deialdi honen, oinarrien eta haren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Boluntarioen Bulegora, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera.
Iruñean, 2024ko abenduaren 29an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA DEIALDIA, BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOEN UDAL TALDEA DUTEN NAFARROAKO UDALENTZAT ETA BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOEN TOKI ELKARTEENTZAT, 2024KO AZAROAREN 1ETIK 2025EKO URRIAREN 31RA HAIEN FUNTZIONAMENDUAN LAGUNTZEKO. OINARRIAK
Lehena.–Xedea eta helburua.
Deialdiaren xedea da Barne Zuzendaritza Nagusiak emanen dituen laguntza ekonomiko batzuk arautzea, horien bidez 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra babes zibileko boluntarioen toki erakundeen funtzionamenduan laguntzeko, erakunde horiek eta Nafarroako Gobernuak babes zibilaren arloan sinatutako hitzarmenetan adostutakoarekin bat. Erakunde horiek udalen menpeko taldeak izan daitezke, edo udalekin lankidetzan aritzen diren elkarte independenteak.
Diruz laguntzen den jarduerak onura publiko eta soziala du; izan ere, babes zibilarekin loturiko zerbitzu emate guztiak zerbitzu publiko gisa hartu behar dira, zalantzarik gabe, eta administrazio publikoekin batera jarduteko libreki eta beren borondatez elkartzen diren boluntarioen sustapena ere gisa horretara hartu behar da.
Babes zibileko boluntarioen toki erakundeak zein bere udal esparruan eta ondoko ingurune geografikoan aritzen dira eta, elkarrekin adostuta, beste eremu batzuetan aritzeko ere eskatzen ahal zaie.
Bigarrena.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izanen da (2025erako aurrekontuko partiden arabera):
- 94.000,00 euro, 2025. urtean Nafarroako 2024ko aurrekontu orokorretako partida honen baliokidea izanen den partidaren kargura: F43001 F4400 4609 134100, "Babes zibileko toki entitate eta erakundeentzako dirulaguntzak", babes zibileko boluntarioen udal taldeen eta toki elkarteen gastu arruntei aurre egiteko.
- 26.000,00 euro, 2025. urtean Nafarroako 2024ko aurrekontu orokorretako partida honen baliokidea izanen den partidaren kargura: F43001 F4400 7609 134100, "Babes zibileko toki entitate eta erakundeentzako dirulaguntzak", babes zibileko boluntarioen udal taldeen eta toki elkarteen inbertsio-gastuei aurre egiteko.
Laguntzak emateko eta ordaintzeko, kreditu egokia eta behar adinakoa izan beharko da 2025eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan.
Hirugarrena.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Babes zibileko boluntarioen udal talde bat izan eta babes zibilaren arloan Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu duten Nafarroako udalak izaten ahalko dira laguntza hauen onuradun, bai eta Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloko lankidetza-hitzarmena sinatu duten babes zibileko boluntarioen toki elkarteak ere.
Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.
Laugarrena.–Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
–Babes zibileko boluntarioen udal taldeen kasuan, alkateak edo toki korporazioko buruak sinatuta aurkeztuko dira eskaerak, oinarri hauen I. eranskinean jasotako eskabide ereduari jarraituz; eranskin horretan adierazitako dokumentazioa gehituko da nahitaez.
–Babes zibileko boluntarioen toki elkarteen kasuan, elkarteko lehendakariak sinatuta aurkeztuko dira eskaerak, oinarri hauen I. eranskinean jasotako eskaera ereduari jarraituz; eranskin horretan adierazitako dokumentazioa gehituko da nahitaez.
Betiere, laguntzen eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Adierazitako epetik kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.
Laguntzen eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa helbidean zuzenean edo Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoan deialdi honen fitxan dagoen estekaren bidez.
Eskaerak aurkeztu beharko dira Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Boluntarioen Bulegoari zuzenduta.
Baldin dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola erakunde eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa eransten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari errekerimendua eginen zaio, okerra zuzen dezan errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
Interesdunen batek aurrez aurre aurkezten badu eskaera, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, ulertuko da zuzenketaren eguna dela eskaera aurkeztu den eguna.
Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.
Bosgarrena.–Gastu diruz lagungarria.
Babes zibileko boluntarioen udal talde eta toki elkarteen funtzionamendurako eta haien instalazio, jantzi, ekipamendu eta ibilgailuen mantentze-lanetarako behar dena jotzen da gastu diruz lagungarritzat, eta zehazki:
–Erakundearen funtzionamendurako gastu arruntak:
- Babes zibileko boluntarioen toki erakundeko kideen eta ibilgailuen aseguruak.
- Aldizkako/ohiko gastu arruntak (jardueran etengabe sortzen direnak):
- Esku hartzeko ibilgailuen eta beste ekipamendu batzuen erregaiak, mantentze-lanak, ordezko piezak, konponketak eta IATak.
- Entrenamendu, maniobra, praktika eta esku-hartzeetan sortutako gastuak.
- Esku-hartzeetarako material xehea, osasun materiala, material suntsikorra.
- Ura eta hondakinak, argindarra, gasa.
- Telefonia mugikorra, telefonia finkoa, Internet.
- Beste ekipamendu batzuen konponketa/mantentze-lanak (bulegokoena, osagarriena...).
- Bulegoko material suntsigarria.
- Aldizkakoak ez diren/ohiz kanpoko gastu arruntak:
- Kamioiak gidatzeko baimenak lortzeko gastuak, erakundeak halako ibilgailurik baldin badauka.
- Boluntarioen ohiz kanpoko (ohikoak edo aldizkakoak ez diren) prestakuntza ekintzetan sortutako gastuak.
- Norberaren ekipamendua eta esku hartzeko material espezifikoa (ez-inbentariagarria).
- Esku hartzeko ibilgailuen eta ekipamenduen alokairua (alokairu modalitate guztietan).
- Eraikinen konponketa-lanak.
–Herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak gauzatzeko beharrezkoak diren inbertsioak:
- Baseko eraikinetako instalazioak eta obrak, hura aldatzen dutenak, fatxadak barne, proiektu teknikoa behar badute.
- Material inbentariagarria erostea larrialdietarako eta babes zibileko boluntarioen taldearen/elkartearen funtzionamendurako.
- Ibilgailuak, motorrak, itsasontziak eta motoponpak eta bestelako ekipamendua erostea, larrialdietan esku hartzeko.
Erosketaren gastua ez da inoiz izanen merkatuan duen balioa baino handiagoa.
Dirulaguntzaren xedetik kanpo daude gastu hauek berariaz:
- Erakundearen behar operatiboei edo funtzionamendu beharrei ez dagozkienak.
- Zehaztu gabeko gastuak.
- Entrenamendu, maniobra eta esku-hartzeetatik kanpoko otorduak.
Seigarrena.–Balorazio irizpideak.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak irizpide hauen arabera eta hurrenkera honetan emanen dira:
–Gastu arruntak:
- Boluntarioen eta ibilgailuen istripu aseguruak eta erantzukizun zibilekoak: %100eko dirulaguntza izanen dute, ezinbestekoak direlako pertsonen segurtasunerako. Boluntarioen aseguruak gehienez ere 60 euro bitarte lagunduko dira boluntario bakoitzeko.
- Aldizkako/ohiko gastu arruntetarako (deialdiaren 5. oinarrian ezarritako sailkapenaren arabera): 185 euroko modulu bat ezartzen da boluntario bakoitzeko, eta 675 eurokoa ibilgailu bakoitzeko. Ondorio horietarako, eskaerari atxikitzen zaizkion boluntarioen zerrenda (III. eranskina) eta ibilgailuen eta ekipamenduen zerrenda (IV. eranskina) hartuko dira kontuan.
- Aldizkakoak ez diren/ohiz kanpoko gastu arruntak (deialdiaren 5. oinarrian ezarritako sailkapenaren arabera): eskatutakoen artean, %100eko dirulaguntza emanen da, baldin eta 7. oinarrian ageri den batzorde teknikoak ezinbestekotzat jotzen baditu segurtasun arrazoiengatik, edo beharrezkotzat, erakundearen funtzionamendua edo aritzeko era arriskuan ez jartzeko.
- Aldizkakoak ez diren/ohiz kanpoko gastu arruntak, 7. oinarrian ageri den batzorde teknikoak ezinbestekotzat jotzen ez dituenak: gastu arrunten partidan gelditzen den zenbatekoaren arabera emanen da dirulaguntza (aurreko ataletan emandako zenbatekoak kendu ondoren), kontzeptu horietarako aurkeztutako eskaeren zenbatekoen proportzioan.
–Inbertsioak:
- Instalazioak eta instalazioetako obrak, edo material inbentariagarria, ibilgailuak, motorrak, motoponpak eta esku hartzeko bestelako ekipamendua erostea: eskatutako inbertsioak %100eko dirulaguntza izanen du, baldin eta 7. oinarrian ageri den batzorde teknikoak ezinbestekotzat jotzen badu segurtasun arrazoiengatik, edo beharrezkotzat, erakundearen funtzionamendua edo aritzeko era arriskuan ez jartzeko.
- Bestelako inbertsioak (batzorde teknikoak ezinbestekotzat jotzen ez dituenak): inbertsioen partidan gelditzen den zenbatekoaren arabera, oso-osorik diruz lagunduko dira erakundearen jarduerarako lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioak. Gainerako erosketak aurkeztutako eskaeren zenbatekoen arabera diruz lagunduko dira, behar bezala arrazoituak baldin badaude (%100ean diruz lagundutakoak kenduta).
Aurkeztutako eskaeran (II. eranskinaren arabera), argi eta garbi azalduko da aurreikusitako aurrekontua, kontzeptuz kontzeptu zehaztua, banaketa ezartzeko:
- Aseguruak (pertsonak eta ibilgailuak).
- Aldizkako/ohiko gastu arruntak:
- Ibilgailuetarako eta esku hartzeko beste ekipamendu batzuetarako gastuak.
- Entrenamendu, maniobra, praktika eta esku-hartzeetan sortutako gastuak.
- Esku-hartzeetarako material xehea.
- Hornidurak (ura, gasa, argindarra, telefonia eta abar).
- Bulegoko material suntsigarria.
- Mantentze-lanak eta aldizkako konponketak.
- Aldizkakoak ez diren/ohiz kanpoko gastu arruntak: banakako xehakapena (zehaztua erosketa edo gastu bakoitzeko).
- Aurreikusitako inbertsioak: banakako xehakapena (zehaztua erosketa bakoitzeko).
Aurkezten diren aurrekontuak errealistak eta zehatzak izanen dira, ahal dela, eta kopuruak behar bezala arrazoituak (aurreko urteekin konparatuz, argibide tekniko egokiak emanez edo hornitzaileekin kontsultatuz).
7. oinarrian ageri den batzorde teknikoak beharrei buruz eginen duen balorazioa errazteko, behar bezala arrazoitu eta justifikatu beharko dira aldizkakoak ez diren/ohiz kanpoko gastu arrunten atalean eta inbertsioen atalean eskatutako kontzeptu guztiak, banan-banan, eta ahal den zehatzen emanen da aurreikusitako kostua. Gastua beharrezkoa edo egokia dela azaltzen duten segurtasun, funtzionamendu edo eraginkortasun arrazoiak adierazi beharko dira, oraingo (eskuratu aurreko) egoera eta eskurapenaren ondoriozko onurak azalduz, edo, kasua bada, ez eskuratzearen ondorioak.
Zazpigarrena.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.
Barne Zuzendaritza Nagusia izanen da laguntzak emateko prozedura instruituko duen organo eskuduna.
Kide hauek osatutako batzorde teknikoak baloratuko ditu eskaerak:
–Batzordeburua: Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria.
–Batzordekidea: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.
–Idazkaria: Boluntarioen Bulegoko burua.
Batzordeak beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapen edo informazio eskari guztiak egiten ahalko ditu, aurkeztutako eskaera bakoitza zehatz-mehatz baloratu ahal izateko.
Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendariak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdia ebazteko proposamena eginen dio Barneko zuzendari nagusiari.
6. oinarriko irizpideen arabera proposatzen diren zenbatekoek zehaztuko dute zenbatekoa den dirulaguntza osoa udal edo elkarte bakoitzaren gastu arrunt eta inbertsioetarako. Zenbateko horiek egotzi eta gauzatuko dira aipatu oinarrian ezarritako lehentasunaren arabera (lehenik %100eko dirulaguntza dutenak, eta gero besteak), kontuan hartuta aurrekontuarekin alderatuta kalkulu-desbideratzeak egon litezkeela azken gastuan. Lehentasun irizpidea lehenetsiko da beti, aurrekontuaren irizpidearen aurretik.
Zortzigarrena.–Laguntzak emateko ebazpena.
Barneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen dira laguntzak, eta hartan jasoko dira dirulaguntzak hartzen dituzten entitate eskatzaileak, dirulaguntzen helburua eta zenbatekoa, baita ezesten diren gainerako eskaerak ere, halakorik bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.
Ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera. Eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek errekurtsoa jartzen ahalko dute, deialdi honen 15. oinarrian adierazitako moduan.
Laguntzak banatzen dituen ebazpena jakinaraziko da Nafarroako Atariko web-orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuz, tramiteen katalogoan dagokion fitxan.
Bederatzigarrena.–Onuradunek bete beharrekoak.
I.–Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:
–Dirulaguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga betebeharrak egunean izatea.
–Dirulaguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
–Kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainontzeko dokumentuak behar bezala auditatuak izatea, legeriak eskatutako moduan.
–Deialdi honetan zehaztutako xede eta helburuetarako erabiltzea laguntza, ez beste ezertarako.
–Organo emaileari frogatzea egoki egin direla diruz lagundutako jarduerak, eta egoki gauzatu gastuak.
–Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izaten ahal diren bitartean.
–Organo emaileak egiten dituen egiaztapenak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egiten dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.
–Jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela aipatzea edozein eratako iragarkietan edo publizitatean.
–11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.
–Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
–Gardentasun betebeharra:
Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.
Hilabeteko epean, dirulaguntzaren eman izanaren jakinarazpena egiten denetik zenbatzen hasita, entitate pribatu onuradunek gardentasunaren adierazpena aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuaren Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxaren bidez, modu telematikoan.
Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Dirulaguntzen onuradun diren toki erakundeek, baldin eta gardentasun betebeharra konplitu behar badute Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. artikulua aplikatu beharrez, 11. artikuluan ezarritako gardentasun betebeharrak konplitu beharko dituzte, foru lege horren 22. artikuluan araututako publizitate aktiboari dagokionez.
–Ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
II.–Orobat, laguntzaren xedeari buruz, entitateak betebehar hauek ditu:
–Boluntarioak aseguratuta izan beharko ditu.
–Erakundearen jardueretan erabiltzen diren ibilgailu guztiak aseguratuta izan beharko ditu.
–Diruz laguntzen den jarduera izenpetutako lankidetza-hitzarmenean adierazitako moduan gauzatu beharko du.
–Organo emaileari komunikatu beharko dio diruz lagundutako jardueren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta jarduerak aldatzea ekartzen badu. Edozein aldaketa egiteko, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; hori ofizioz emanen da baldin eta aldaketak onetsitako laguntza funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen iritziz.
–2025eko urriaren 31 baino lehen egitea eraikinetako obrak edo erosketak.
–Ondasun inbentariagarriak erosi, eraiki, birgaitu eta hobetuz gero, onuradunak dirulaguntzaren helbururako erabili beharko ditu ondasun horiek, haien balio-bizitza osoan erabili ere, Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduan –abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsia– adierazitako gehieneko amortizazio-epeen taula ofizialen arabera. Erregistro publikoan inskribatzen ahal diren ondasunak izanez gero, eskrituran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere; halaber, erregistro publikoko inskripzioan zehaztasun horiek jasoko dira. Ondasunen xedeari buruz ezarri den baldintza betetzen ez bada, eta, nolanahi ere, ondasuna besterentzen bada edo kargaren bat ezartzen bazaio, dirulaguntza itzuli egin beharko da, 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan ezarritako moduan.
–11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, entitateak frogatu beharko du proiektua efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Alderdi horiek VI. eranskinean adierazitakoaren arabera justifikatuko dira.
–Kamioia gidatzeko baimena ateratzeko dirulaguntza hartzen duen boluntarioari eskatzea sina dezala konpromiso bat udalarekin edo elkartearekin, hitz emateko erakundearen jardueretan jarraitu eta parte hartuko duela 4 urtez gutxienez.
–Prestakuntza-ekintzetan eta hedapen-materialetan, emakumearen irudi diskriminatzaile oro saihestuko da, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta rolen aniztasuna sustatuko dira. Halaber, ez da hizkera sexistarik erabiliko diruz lagundutako jardueraren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.
Oinarri hauetan berariaz jasotakoez gain, entitatearen betebeharrak izanen dira, orobat, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako guztiak.
Hamargarrena.–Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
Dirulaguntzak badu aldi bat: ekitaldia 2024ko azaroaren 1ean hasten da, eta 2025eko urriaren 31n bukatzen. Horregatik, 2024ko azken bi hilabeteetako gastuak onartzen dira, aurreko dirulaguntzarik jaso ez badute.
Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendariak txostena egin ondoren ordainduko da dirulaguntza, baldin eta ordaintzeko eskaera 2025eko azaroaren 11n edo lehenago aurkezten bada. Eskaera hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bitartez aurkeztuko da, honako agiri hauekin batera:
a. Ordaintzeko eskatzen den unera arte egindako jarduerei buruzko memoria teknikoa. Honako hauek azaldu beharko dira: zerbitzuarekin lotura zuzena izanik egin diren jarduerak, prestakuntza ekintzak, entrenamenduak eta maniobrak, baita prebentzio ekintzak eta esku-hartze operatiboak ere. Azaldu beharrekoak dira, orobat, material eta ekipamenduen erosketak eta kontrataturiko hornidurak eta zerbitzuak, aldizkako/ohiko gastu arruntetan ez daudenak, hala nola aparteko konponketak, gidabaimen bereziak lortzea, etab.
b. Zer gastu egin diren eta gastu horiek egindako jarduerekin eta dirulaguntzaren xedearekin bat datozela azaltzeko txostena edo adierazpena, idazkariak/kontu-hartzaileak sinatua eta alkateak ikus-onetsia (udalen kasuan) edo elkartearen idazkariak sinatua eta elkarteko buruak ikus-onetsia (elkarteen kasuan), eta, horrekin batera, fakturen zerrenda bat, Barne Zuzendaritza Nagusiak emandako Excel formatuan. Ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko, laguntza behar bezala justifikatzeko eta kontabilitatearen jarraipena egiteko, 2024. urteari dagozkion gastuak 2025. urteari dagozkionetatik bereiziko dira. Horregatik, fakturen bi zerrenda aurkeztuko dira: bat 2024ko azken bi hilabeteetakoak izanik aurreko dirulaguntzarik jaso ez duten gastuen fakturena, eta beste bat 2025eko gastuei dagozkien fakturena. Deialdi honen 6. oinarrian ezarritako blokeen ordena izanen dute zerrenda horiek.
c. Fakturak, egindako ordainketen frogagiriekin batera. Aurreko b. puntuan adierazitako zerrenden ordena berean aurkeztuko dira.
Udalen mendeko udal taldeen kasuan soilik, udal idazkariak, fede-emaile publikoa den aldetik, ahalmena izanen du jatorrizko fakturen eta kopia soilen ordez eta ordainketen frogagirien ordez idazkariaren ziurtagiri bat aurkezteko, toki erakundeko alkate udalburuak ikus-onetsia, b. puntuko fakturen zerrendekin batera, fede emanez egiaztatu duela zerrendetan aipatzen diren datu guztien egiazkotasuna. Datu hauek azaldu beharko dira, gutxienez, kontabilitateko dokumentu bakoitzeko:
–Hornitzailea.
–Fakturaren edo ordainagiriaren zenbakia.
–Zenbatekoa.
–Ordainketaren data.
–Kontzeptua. Behar bezain zehatza eta osoa izan beharko du, gastua diruz lagungarria izan daitekeen egiaztatu ahal izateko.
Aipaturiko ordena eta blokeak mantendu beharko dituzte zerrendek, baita batura partzialak ere, eta Excel formatuan aurkeztuko dira.
Unitate kudeatzaileak agertzen duen edozein zalantza argitu eta zehazteko beharrezkoa den informazio guztia eman beharko du idazkariak.
Unitate kudeatzaileak beretzat gordeko du entitate interesdunei jatorrizko agiriak eskatzeko eskubidea, alderatzeko eta haien egiazkotasuna egiaztatzeko.
d. Berariazko adierazpena, erakundeko idazkariak sinatua eta alkateak edo udalburuak ontzat emana, adierazten duena aurkezten diren fakturak hornitzaileengandik jasotakoak direla. Aurkeztutako agirietan edo datuetan zehaztasunik eza edo faltsukeria atzemanez gero, erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatuko dira.
e. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskinaren araberakoa Beste ekarpen batzuk jaso badira, 2024rako aurreikusitako gastuak adieraziko dira.
f. Egindako gastuaren erabilera eraginkorra bermatzeko, kamioia gidatzeko baimena lortzeko dirulaguntza eman zaion boluntarioari eskatuko zaio sina dezala udalarekin edo elkartearekin 4 urtez, gutxienez, taldeko jardueretan jarraitzeko eta parte hartzeko konpromisoa; konpromiso hori gastuen justifikazioan sartuko da. Halaber, baimen hori lortzea erakundearentzat beharrezkoa dela justifikatuko da.
g. Diruz lagundutako zenbatekoak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2002 Foru Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitako mugak gainditzen baditu, hornitzailea efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin hautatu izanari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, ezarritakoaren arabera eta VI. eranskineko ereduarekin bat.
Frogatzea eta horren ondoriozko ordainketak zatika egin daitezke, justifikazio partzialak eginez fakturen eta ordainagirien bidez, zerrendak eta deskribapen taulak erantsita, bai eta egindako jardueren memoria teknikoa ere, eta eskatutako gainerako agiriak, justifikatu beharreko aldi edo jarduerari dagokienez. Azken ordainketan behar diren doikuntzak eginen dira, eta baldintza honetan eskatzen diren gainerako dokumentuak bilduko dira.
Ibilgailuen gastu espezifikoak eskaerako zerrendan ageri diren ibilgailuen matrikularekin identifikatuak aurkeztu beharko dira. Hornitzailearen kontu orokorren kasuan, udalak edo elkarteak frogatuko du ibilgailu horiei dagokien zatia. Orobat, frogatu beharko da hornidurak (telefonia, Internet, argindarra, gasa eta abar) dagokion taldeari edo elkarteari dagozkiola.
Kontura ordaintzen ahalko dira ezarritako epearen barnean egindako ohiko gastu arruntak, ordaindu eta justifikatu gabeak. Gastu horiek likidatzen diren unean justifikatu beharko dira eta, betiere, 2025eko ekitaldian. Justifikazio hori betetzen ez bada edo behar bezala justifikatzen ez bada, konturako ordainketa gisa jasotako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo hein batean.
Erosketak eta obrak urriaren 31 baino lehen bukatu behar dira; horrela, azken ordainketari begira, frogagiriak urtea bukatu baino lehen aurkeztu eta ordaintzen ahalko dira.
Fakturak legearen arabera egin beharko dira, Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Udalaren gastuak eta zerbitzuak biltzen dituzten fakturen kasuan, boluntarioen elkarteari dagokion kopurua zehaztuko da.
Kontzeptu diruz lagungarriak zehaztuta daude 6. oinarrian. Hortaz, gastu diruz lagungarri gehiagorik ez da sortuko. Eskatutako kontzeptuetan aparteko aldaketak egin nahi badira urtean zehar, udalak edo elkarteak idazki bat aurkeztuko du behar dena aldatu edo gehitzea arrazoituta, eta unitate kudeatzailearen esku izanen da kontzeptu diruz lagungarri berri edo aldaketa hori onartzea ala ez.
Hamaikagarrena.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.
Deialdi honetan jasotako laguntzak bateragarriak dira jarduera berengatik jasotzen ahal diren beste batzuekin. Dirulaguntza hauen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin baturik, gauzatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa. Halakoetan, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gaineko soberakina itzuli beharko da, eta kasuan kasuko berandutze-interesa eskatuko da.
Hamabigarrena.–Finantzaketaren publizitatea.
Egiten diren publizitate eta iragarki guztietan aipatu beharko da udal taldea edo toki elkartea Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin finantzatzen dela.
Jardueran erabiltzen diren ibilgailuek Nafarroako Gobernuaren logotipoa eramanen dute eta 112 zenbakia erakutsiko dute larrialdiak kudeatzeko zenbaki gisa.
Hamahirugarrena.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.
Itzulketa, arau-hauste eta zehapenen arloan, 11/2005 Foru Legearen 34. artikulutik 37.era eta 42.etik 46.era xedatutakoaren arabera jokatuko da.
Hamalaugarrena.–Dirulaguntzen araubide orokorra.
Oinarri hauetan espresuki araututa ez dagoen orotan, 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa eta xedearen araberako gainerako xedapenak aplikatuko dira.
Hamabosgarrena.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Dirulaguntza arautzen duten oinarrien kontra eta horiek aplikatzearen ondoriozko egintzen kontra, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.
I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA, BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOEN UDAL TALDEA DUTEN NAFARROAKO UDALENTZAT ETA BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOEN TOKI ELKARTEENTZAT
Izen-deiturak | NANa/IFZa | |
Helbidea | ||
Herria | Posta kodea | |
Telefonoa | Helbide elektronikoa | |
Honako hau ordezkatuz:
Udala/Elkartea | IFKa | |
Helbidea | ||
Herria | PK | |
Telefonoa | Helbide elektronikoa | |
HARTZAILEA: Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzua - Boluntarioen Bulegoa |
ESKATZEN DU dirulaguntza 20.......(e)an babes zibileko boluntarioen udal taldea / elkartea mantentzeko, deialdiko oinarrien arabera.
Oinarri horietan ezarritakoarekin bat:
1. Adierazten du deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.
2. Adierazten du ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik.
3. Adierazten du ordezkatzen duen erakundea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
4. Dirulaguntzaren xedeko proiektuari dagokionez, adierazten du:
[ ] Ez duela eskuratu edo eskatu inolako dirulaguntzarik edo laguntzarik administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren partetik, Espainiakoak edo nazioartekoak izan.
[ ] Dirulaguntza edo laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren partetik, Espainiakoak edo nazioartekoak izan:
ZEIN ENTITATERI ESKATU | ESKATUTAKO | LAGUNTZAREN EGOERA |
5. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Babes Zibilerako Zerbitzuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan zehaztutako dirulaguntzetan izaten den edozein aldaketa.
6. Honako dokumentazio hau eransten du:
a. Boluntarioen taldearen/elkartearen basearen helbidea eta telefonoa.
b. Garatu asmo den jardueraren memoria.
c. Gastu arruntetarako eta inbertsioetarako aurrekontua, II. eranskineko ereduaren araberakoa.
d. Taldea osatzen duten kideen zerrenda, aseguru polizen eta gainerako gastuen onuradunak direnena, III. eranskinaren arabera.
e. Ibilgailuen zerrenda, zein bere ezaugarriekin eta matrikularekin, eta, horrez gainera, materialak, ekipamendu motordunak, makinak, tresnak eta udalak edo elkarteak babes zibileko boluntarioen jarduerarako bideratzen dituen bestelako baliabideak, hori guztia IV. eranskinaren arabera; eta konpromisoa hartzen du, urtean zehar behar bezala erregistratutako altak eta bajak izanez gero, haien berri emateko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari.
[ ] Baimena ematen dio organo kudeatzaileari behar diren datuak kontsulta ditzan egiaztatzeko zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eskaera honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak Barne Zuzendaritza Nagusian erabiliko dira, aipatutako legeriari jarraikiz.
……….(e)n, 20……….(e)ko ............................aren .......(e)(a)n
Alkatea Sinatua: |
II. ERANSKINA.–...................(E)KO BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOEN TALDEAREN/ELKARTEAREN AURREKONTUA
ALDIZKAKO/OHIKO GASTU ARRUNTAK
KONTZEPTUA | Aurreko ekitaldiko | Urte honetarako |
Boluntarioen aseguruak | ||
Ibilgailuen aseguruak | ||
Esku hartzeko ibilgailuen eta beste ekipamendu batzuen erregaia, mantentze-lanak, ordezko piezak, konponketak eta IATak | ||
Maniobra, entrenamendu, praktikaldi eta esku-hartzeetan sortutako gastuak | ||
Esku-hartzeetarako material xehea, osasun materiala, material suntsikorra | ||
Beste gastu arrunt batzuk (ura eta hondakinak, argindarra, gasa, telefonia, Internet) | ||
Bulegoko material suntsigarria | ||
OHIKO GASTU ARRUNTAK, GUZTIRA |
Iazko zenbatekoek laguntzen espedientean egiazki justifikatu zirenak izan behar dute.
ALDIZKAKOAK EZ DIREN / OHIZ KANPOKO GASTU ARRUNTAK
KONTZEPTUA | Gastu | Gastuaren |
Prestakuntza jarduera bereziak: Prestakuntza ekintzak zerrendatu | ||
Norberaren ekipamendua eta esku hartzeko berariazko materiala: Erosketak zerrendatu | ||
Esku hartzeko ibilgailuen eta ekipamenduen alokairua (modalitate guztietan) | ||
OHIZ KANPOKO GASTU ARRUNTAK, GUZTIRA |
Bloke bat sartu beharko da eskatutako kontzeptu bakoitzeko, eta justifikazioa behar bezala arrazoitu beharko da, segurtasun, behar eta operatibitate irizpideekin, eta ez egitearen ondorioak aipatu beharko dira.
Adierazitako kontzeptuez bestelako gastuak ahalik gehien zehaztu beharko dira, bai aurreikusitako gastuak bai arrazoiak.
INBERTSIOAK (INBENTARIAGARRIAK)
KONTZEPTUA | Gastu | Inbertsioaren |
INBERTSIOAK, GUZTIRA |
Bloke bat sartu beharko da eskatutako kontzeptu bakoitzeko, eta justifikazioa behar bezala arrazoitu beharko da, segurtasun, behar eta operatibitate irizpideekin, eta ez egitearen ondorioak aipatu beharko dira.
……….(e)n, 20……….(e)ko ................aren .................(e)(a)n
Alkatea Lehendakaria Sinatua: |
III. ERANSKINA.–...............................................................(E)KO BABES ZIBILEKO BOLUNTARIO TALDEA/ELKARTEA OSATZEN DUTEN KIDEEN ZERRENDA
BASEAREN HELBIDEA:
BASEKO TELEFONO FINKOA:
Zk. | ABIZENAK | IZENA |
1 | ||
2 | ||
3 | ||
4 | ||
5 | ||
6 | ||
7 | ||
8 | ||
9 | ||
10 | ||
11 | ||
12 | ||
13 | ||
14 | ||
15 | ||
16 | ||
17 | ||
18 | ||
19 | ||
20 | ||
21 | ||
22 | ||
23 | ||
24 | ||
25 | ||
26 | ||
27 | ||
28 | ||
29 | ||
30 | ||
31 | ||
32 | ||
33 | ||
34 | ||
35 | ||
36 | ||
37 | ||
38 | ||
39 | ||
40 | ||
41 | ||
42 | ||
43 | ||
44 | ||
45 | ||
46 | ||
47 | ||
48 | ||
49 | ||
50 |
……….(e)n, 20……….(e)ko ............................aren .......(e)(a)n
Alkatea Lehendakaria Sinatua: |
IV. ERANSKINA.–..........................................................................(E)KO BABES ZIBILEKO BOLUNTARIO TALDEAREN/ELKARTEAREN IBILGAILUEN ETA BESTE EKIPO ETA BITARTEKO BATZUEN ZERRENDA
HONAKO HAUEN ZERRENDA: KAMIOIAK, MENDIKO KAMIOIAK, LUR OROTAKO IBILGAILUAK, ANBULANTZIAK, LANGILEAK ERAMATEKO IBILGAILUAK, SALBAMENDUKO IBILGAILUAK ETA ABAR.
IBILGAILU MOTA | MARKA | MODELOA | MATRIKULA | IDENTIFIKAZIOA |
D- | ||||
D- | ||||
D- | ||||
D- | ||||
D- | ||||
D- | ||||
D- |
BESTE BITARTEKO MOTORDUN BATZUEN ZERRENDA (motoponpak, sasiak garbitzeko makinak, motozerrak, sorgailuak, karelez kanpoko motorrak itsasontzientzat eta abar.)
IZENA | MARKA | ERABILERA | |
DIRUZ LAGUNDUTAKO SAKELAKO TELEFONOEN ZERRENDA
TEL. ZENBAKIA | ATXIKIPENA | |
……….(e)n, 20……….(e)ko ................aren .................(e)(a)n
Alkatea Lehendakaria Sinatua: |
V. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK FINANTZATZEKO LORTUTAKO BESTE DIRULAGUNTZA, LAGUNTZA, DIRU-SARRERA EDO BALIABIDEEI BURUZKOA
Dirulaguntza ordaintzeko justifikazio agiriekin batera aurkeztuko da adierazpen hau
Izen-deiturak | NANa/IFZa | |
Helbidea | ||
Herria | Posta kodea | |
Telefonoa | Helbide elektronikoa | |
Honako hau ordezkatuz:
Udala/Elkartea | IFKa | |
Helbidea | ||
Herria | Posta kodea | |
Telefonoa | Helbide elektronikoa | |
Dirulaguntza eskatu du babes zibileko udal taldeak eta boluntarioen elkarteak mantentzeko.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat, eta eskatutako dirulaguntzarekin loturik,
ADIERAZTEN DUT:
[ ] Ez duela eskuratu inolako dirulaguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik, administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren partetik, Espainiakoak edo nazioartekoak izan.
[ ] Eskuratu dituela dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide hauek administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren partetik, Espainiakoak edo nazioartekoak izan:
ENTITATEA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Beste ekarpen batzuk jaso badira:
–Babes zibileko udal talderako / boluntarioen elkarterako ekitaldi honetarako aurreikusitako gastuak, guztira, ................................................. euro dira.
……….(e)n, 20……….(e)ko ................aren .................(e)(a)n
Idazkaria Sinatua: | O.E. Sinatua: |
VI. ERANSKINA.–HORNITZAILEAREN HAUTAKETAREN JUSTIFIKAZIOA
Justifikazio hau egin beharko da diruz lagungarria den gastu orotarako, baldin eta horien zenbatekoa (BEZa barne) 12.000 euro baino gehiago bada, ekipamendu ondasunak edo zerbitzuak ematen diren kasuetan
Diruz lagundu beharreko gastua handiagoa bada adierazitako zenbatekoa baino, egiaztatu behar da hornitzailea efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera aukeratu dela (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikulua).
Zenbateko hori hornitzaile bakoitzerako kalkulatu behar da, faktura bakoitzaren zenbatekoa 12.000 euro baino gutxiago bada ere.
Proiektua gauzatzeko erosten diren eta proiektuari egozten zaizkion ekipamenduak ere barne hartzen dira, horien kostua 12.000 euro baino handiagoa bada.
Horretarako, eskatutako hiru eskaintzen kopia aurkezten da, eta aukeratu dena zergatik izan den justifikatzen:
1. Gastu diruz lagungarriaren deskribapena: |
2. Eskatutako eskaintzen zerrenda: | Data | Zenbatekoa |
euro | ||
euro | ||
euro |
3. Eskaintza hori aukeratzeko arrazoia: |
..............................................................ren eskaintza aukeratu dut, honengatik: [ ] Merkeena da. [ ] Beste arrazoi batzuk (ikus 2. oharra): . [ ] Justifikatzen dut, gastuaren ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez dagoela zerbitzu hori ematen edo hornitzen duen entitate aski (ikus 1. oharra): . [ ] Ekipamendua dirulaguntza eskatu baino lehen erosi dela adierazten duen justifikazioa (datak adierazi). |
1. oharra: Ez dira hiru eskaintza erantsi beharko, baldin eta justifikatzen bada (3. atalean) gastuaren ezaugarri bereziengatik, ez dagoela merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duen entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin bada (ekipamenduak).
2. oharra: Aukeratzen den eskaintza ez bada merkeena eta, laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz, behar bezala egiaztatzen ez badira efizientzia- eta ekonomia-irizpideak, eskaintzarik merkeena adinako gastua baizik ez da diruz lagunduko.
……….(e)n, 20……….(e)ko ................aren .................(e)(a)n
Idazkaria Sinatua: | O.E. Alkatea Sinatua: |
Iragarkiaren kodea: F2500095
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
