37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTXOBIKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Otxobiko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko otsailaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hau guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. Artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru legea) eta 2/1995 Foru Legearen 202. Artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru legea) xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Otxobin, 2025eko otsailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Miren Mirari Zestau Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2502324