37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Muruzabalgo Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Muruzabalen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lanpostu kopurua: 1.

Maila: E. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lan-kontratudun finkoa, lanaldiaren portzentajea, %81,80.

Sarbidea: Merezimendu-lehiaketa (abenduaren 28ko 20/2021 Legea, lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Egoera: jardunean.

Enplegatuen izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

Luis Miguel Armendáriz López; kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Maila: E. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lanaldiaren ehunekoa: %81,80.

Egoera: jardunean.

Oharra, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileei buruz.

Adierazten da Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituztela idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostuak eta administrazio-ofizialaren bi lanpostu, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iragarkiaren kodea: L2501993