2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDEKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, Murillo el Cuendeko Kontzejuko Auzo Batzarrak, 2025eko otsailaren 5ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an.
2025eko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.450,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.792,92 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 632,80 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.070,66 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 36.946,38 euro.
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 19.356,38 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 17.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 450,00 euro.
Gastuak, guztira: 36.946,38 euro.
Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, paratzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluari.
Murillo el Cuenden, 2025eko otsailaren 6an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.
Iragarkiaren kodea: L2501851